
OSAGAIAK (60 bixkotx egiteko; kantitateak egokitzen ahal dira, gustuaren arabera)
150g azukre marroin
3 arroltze
400g irin
Xorta bat bainila
200g gurin
Espezieak (jengibrea, kanela, badiana… gustuaren arabera)
2 kafe koilaratara bikarbonato
2 eritara gatz
Apaintzeko:
Azukrezko tinduak edo “glace” azukrea
Zitroin jusa
Arroltze zuringoak
PRESTAKETA
1) Lehenik, piztu labea eta 180 gradutan berotu. Gero, ez ahantzi eskuak garbitzea 😉
2) Plakaren gainean, laberako papera eman, eta atxiki geroko.
3) Ondotik, ontzian nahasi gurina azukre marroinarekin, gehitu arroltze bat eta ongi nahasi.
4) Segidan, gehi itzazu ondoko osagaiak: gatza, irina, espezieak. Nahas ezazu dena berriz, pilota egin arte.
5) Pilota egin eta gero, bildu plastikozko filmean, eta ezar ezazu hozkailuan 30 minutuz.
6) Arrabol batekin hedatu, pasta mehe bat lortu arte (guti gorabehera, 0,5 cm edo 1 cm arteko loditasuna duena). Moztu nahi duzun forman eta eman plakan, lekua utziz bixkotxen artean.
7) Azkenik, 10-12 minutuz laberatu.
8) Bukatzeko, hozten utzi. Apaindu nahi duzun bezala (adibidez, izar, jantzi, girlanda, bola itxurarekin. Eta, bistan dena, dastatu. On egin eta eguberri on!
Xedeko Hego 3 taldea (A2.2 maila)
