
Ene marrazki bizidunik kuttunena Heidi da. Gazte nintzelarik ikusi nuen lehen aldiz . Hogoi urte nituelarik, ene gurasoek telebista bat erosi zuten.
Marrazki bizidun hau neska umezurtz baten historiari buruzkoa da. Heidi bere ttanttarekin herrian bizi da, baina aitatxiren etxerat, mendirat, joan behar du. Gizon hau mokorra da, herritarrek ez dute maite. Bilobarekilan bere jarrera kanbiatuko du eta biziki maitagarria izanen da.
Telesaila laguntasunari buruz mintzatzen da. Heidik badu adiskide bat artzaina dena eta ahuntz bat, egun guziz harekilan egoiten dena.
Ene ustez, Heidi da historiako marrazki bizidunik ederrena eta samurrena.
1970ean eman zen lehen aldiz Frantzian. Ez dakit nor zen filmaren zuzendaria, baina historia hau liburu batetik hartua da. Johanna Spyri suitzarrak idatzi zuen 1880an.
M Hélène. Amikuzeko gau eskola. B1 maila.