Joan den ostegunean, martxoaren 20an, Donapaleuko mediateka bisitatzera joan gara Amikuzeko gau eskolako ikasle eta irakasleak. Orotara, 10 ikasle eta 3 irakasle joan gara. Normalki, ostegunetan mediateka hetsia da publikoarentzat, baina guretzat ireki dute. Maider Bedaxagar liburuzainak harrera egin digu eta gure galderak erantzun ditu.
Daily Archives: 2025 March 28, Friday
1 post