Euskal mitologiako pertsonaia bat: Basajaun / Basandere

Basajaun eta Basandere, Jean-Claude Pertuzé artistaren irudian

Kultura guzietan badira dohain bereziak dituzten pertsonaiak. Gaur, interesatzen zaidan aparteko pertsonaia bat aurkeztuko dizuet.

Basandere / Basajaun oso pertsonaia bikaina da. Bere gorputza zuhaitzen adar eta hostoekin nahasten da. Oso indartsua da eta ikaratu egin gaitzake, baina irudi bat baizik ez da.

Oihaneko izaki salbaia da. Artaldeak eta artzainak babesten ditu. Otsoa datorrelarik, txistua jotzen du artzainak abisatzeko. Erraldoia da eta beldurgarria izan daiteke, baina, egia erran, ez du sekula pertsonarik hil.

Nolabait errateko, Basajaun eta Basandere oihanetako “errege-erregina” babesleak dira.

Isabelle (Azkaine, A2.2 maila)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude