
2025eko maiatzaren hogeita hiruan, Baionan, AEKk eta Zizpa gaztetxeak antolatu zuten poteo gauera joan nintzen.
Pantxoa, nire irakaslea soinu-bizikletaz musikarekin ibiltzen zen.
Poteoan bost etapa ziren eta bakoitzean erronka bat bazen: Bar Basquen sartzeko eta ateratzeko gibelka ibili behar genuen, Zamai ostatuan zuberoeraz manatu behar genuen eta jatekoa bazen. Hirugarren geldialdia Kalostrapen izan zen. Erronka zaila zen: hitz egin gabe tragoak manatu behar genituelako.
Gero, Epaiskara buruz joan ginen. Han pankartak idatzi behar genituen. Bakoitzak nahi duena idatzi zuen eta manifestaldi alai bat egin genuen Xina tabernaraino. Azken tragoa edan aitzin mutxikoak dantzatu genituen.
Ez ginen asko baina giroa oso ona zen!
Baionako A2.2ko ikaslea






