
Udazkeneko ikastaldian Xede-ko Arte taldea (B2.1 maila) kazetariaren larruan jarri zen. Elkarrizketa irakurtzean Haritz Larrañaga (Zarautz, 1976) idazlea deskubrituko duzue. Bere lehen eleberria “Olatuak sutzen direnean” aipatuko dugu baina bere bigarren grina den euskarari buruz ere mintzatuko gara.
Zure liburuak giro zinematografiko indartsu eta polita du, pertsonaiak eta lekuak koloretsuak baititu. Nola zen zure haurtzaroa Zarautzen? Berdina zen?
Bai, lekuak eta gertaera historikoak egiazkoak dira. Pertsonaiak fikziozkoak dira, baina pertsonaiek ere badute nik ikusi dudana. Adibidez, pasa den egunean etorri zen lagun bat eta esan zidan: “Haritz, nik txikitan ez nuen begian partxea”. Esan nion: “baina ez zara zu.” Berak pentsatu zuen “hori ni naiz.”
Helburuetako bat zen, nire adineko Zarautzeko bat edo Durangokoak esatea: “hau niri ere gertatu zait edo antzeko zerbait”. Nire kasuan surfa, agian beste batean futbola. Gertaera historikoak dira, denboran kronologia bat mantentzeko eta haria eramateko laguntzen dute.
Baina pertsonaiak fikziozkoak dira. Batzuetan, hartu ditut hiru edo lau lagun eta elkartu. Horregatik norbaitek esaten du “Nik ez nuen partxea. Ez zara zu.”
Eta haurtzaroa zoriontsua izan zen. Hori ere nahi nuen erakutsi. 80ko hamarkadan gure ingurua iluna zen. Baina gu haurrak ginen. Guk uste genuen mundua horrela zela. Orduan, jendeak ez du ulertzen. Gaur egun egiten dira irakurketak, irakurtzen da iragana gaurko betaurrekoekin. Baina zuk mundua horrela ezagutzen duzunean, zuk pentsatzen duzu horrela dela.
Beraz, gu zoriontsuak ginen.
Gaur egun, beti bizi al zara Zarautzen? Iruditzen zaigu zure sorterria asko maitatzen duzula, baina maitasun hau berezia omen da. Zer da zure harremana Zarautzekin?
Nik Zarautz gorroto dut. Zarautz ez, zarauztarrak. Turismoa etortzen da, eta denak turismoaren menpe. Baina Zarautzen ondoan, bada Getaria, eta bada Orio, eta horiek gorde dute nortasuna, arrantzale herriek. Gaur egun badute arrakasta handiagoa. Turismoarentzat ere bai, zeren gorde dute beraien izaera. Liburuaren hasieran esaten dut: “zara huts”. Ez deus. Orduan hori da nire herria.
Ni Getarian(1) bizi naiz. Jendeak esaten dit: “Haritz, Pourquoi tu es venu ici en France? / Non, non, c’est toi qui est venu ici au Pays Basque. Je suis ici chez moi.”
Nik banuen surf eskola bat 22 urtez. Itxi egin genuen 2016an. Lehenago etortzen ginen sarri ikasleekin Getariara. Beti esaten nion nire lankideari, egun batean hona etorri behar dut. Eta 2016an, itxi egin nuenean, etorri nintzen.
Hor piztu zen nigan zerbait. Getarian beti esaten diet nire auzokideei. “Moi je suis le seul étranger dans le quartier, alors que je suis né à 30 km et vous à 1000km. Je suis le seul qui comprends ce que veut dire chaque nom de maison, chaque rue, chaque village et moi je suis l’étranger”.
Nik adibidez Miarritzen, euskara irakasten dut, eta bada kartel bat “gora, gu, eta gutarrak” horrelako zerbait. Nik esaten diet, zer da Euskal Herria? Hori da Euskal Herria.
Hemen ohartu nintzen nire betaurrekoak euskaldunak zirela. Eta maitatu nuen, orduan beti maitatu izan dut herria, baina bizi osoa, kontzientziarik gabe. Nire liburuan bada desberdintasun hori: bata surflaria, horrek ez du kontzientziarik; eta besteak, aldiz, badu kontzientzia hori.
Orain Getarian nire ikasleak ez dira bertakoak. Bertakoak diren haiek ez dira ikasten ari. Ikusten dute euskara ez komunikatzeko, baizik eta muga egiteko. Hegoaldean ez da hori. Euskara batuaren kontra, inoiz ez. Guk garbi dugu arma hoberena euskara ez desagertzeko euskara batua dela. Iparraldean jende anitz batuaren kontra dira.
Beraz, iparraldean piztu zaitu kontzientzia? Euskaldun izatearen kontzientzia?
Bai, edo maitatu… Ni beti izan naiz Kaliforniara begira. Zarautzen ere, ibili naiz beti aberatsekin, surflariak, aberatsak jantziz… beti Kalifornia. Baina han, euskalduna zara. Normala da, baina hemen euskalduna bazara atzerritarra zara.
Eta beti zerbait babestu behar duzu hemen, euskalduna bazara. Eta Zarautzen, adibidez, ez duzu kontzientzia hori hartzen.
Baina hemen, Iparraldean, erakutsi behar duzu. Hemen sentitzen duzu komunitate bateko kide zarela.

Orain zure liburuari buruz, hitz eginen dugu. Nola landu duzu?
Kaos… Nik idazten dut 2010etik astero Gara egunkarian.. Bada 3 orri surfa/itsasoa, istorioak, eta gero bada iritzia. Iritzian kontatzen ditut anekdotak.
Hasi nintzen anekdotak elkartzen eta gero hari bat sortzen, zailena hori da. Hari batez gauzak lotzea eta koherentzia atxikitzea.
Dena etortzen da zure oroitzapenetatik edo ikerketak egin dituzu?
Bi gauzak. Ni ez naiz idazlea. Ni naiz kontalaria. Nire aitona ere horrela omen zen. Baina ohartzen naiz norbaitek zerbait kontatzen duenean errealitatea dela.
Idazleek normalean kontatzen dute zerbait perfektua. Baina errealitatean inoiz ez da horrela. Zarautzen badira ez dakit zenbat idazle, baina inoiz ez ditut ikusi mozkortuta, kalean, norbaitekin borrokan. Ez dute ezer bizi. Nire lagunei erraten diet idatzi behar dutela. Baina bizi duenak ez daki idazten. Orduan, nik nahi nuen zerbait, maila apalez idatzia, baina entretenigarria.
Musikan ez da hori gertatzen. Nire gaztaroko musika adibidez, Eskorbuto, txarrak ziren, baina maite ditut oraindik, beti autoan ditut.
Egin nuen gero amets gaiztoen liburua. Hor nituen Zarauzko istorio pila. Eta hor bai, dokumentazio anitz banuen.
Orain, Netflixen egiten dituzten Euskal Herriari buruzko filmak… pertsonaia horiek ez dira, existitzen. Gogora(2) institutuak egiten du iraganaren zenbat hildako. Adibidez, bada serie bat, “Desaparecido”, pertsonaia nagusia Txabi Etxebarrieta da, eta bera izan zen lehen ETAkidea norbait hil zuena. Eta bera da lehen ETAkide hila. Txabi Etxebarrieta, Gogora institutuan ez da existitzen. Ikastetxetan nire ilobak ikasiko du bakarrik hil zen guardia zibila. Ez bestea.
Zeren beraiek egiten dutena irizpideak da. Lurrean badaude bi hildako, bata ETAkoa bestea guardia zibila, baina bakarrik guardia zibila aipatzen da. Lehen horrela zen.
Heroinarekin, Euskal Herrian belaunaldi oso bat joan zen, baina ofizialki beste kausengatik (hiesa, hepatitis…).
Hori nahi nuen kontatu. Zerbait ezin dena kontatu datuekin. Ez dago datu bat.
Gazteek datuekin ezin dute imajinatu nola zen nire kalea. Hori da laurogeiko hamarkada.
Zure lehen eleberria da. Zergatik genero hau hautatu duzu?
Nik egin nuenean amets gaiztoen liburua, dena zen egia. Dena egia zen eta jendeak ez zuen nahi egia (pfff!)
Fikzioa egin dut eta mundu guztiak erraten du “Haritz, zein ongi!”
Ulertzen dut egia pisua izatea. Jendeak sufrimendua ez du nahi. Batez ere horregatik.
Askatasuna ematen dit baita ere gauzak dramarik gabe kontatzeko.
Hori da musikan bezala. Musikan ere abesti bat izan daiteke zerbait kontatzen oso gogorra baina… Beste modu batera…
Bi anaien arteko harreman azkar horrek zeren antza du zure bizian?
Dena! Bai, baita ditut kontrasteak. Denean gustatzen zaizkit kontrasteak.
Hemen istorioa da. Bi pertsona, gutxira, urte bateko desberdintasuna. Leku berean jaio, eskola bera, heziketa bera, dena berdin. Bi bide oso desberdin eta azkenean bat zen.
Zergatik? Iraganak baldintzatzen du etorkizuna. Maite nuen hori. Gero nire istorioa horrela da. Nire osaba hiltzen du ETAk eta nire anaia gero ETAn sartzen da. Baina hori, norbaitek kanpotik begiratuta bitxia da. Nola da posible? Baina nire herrian inor ez da harritzen.
Nahi nuen esan errazagoa zela kale borrokan aritzea kirolaren bidea hartzea baino. Hori inork ez du epaitzen. Egindako gauzak bai, noski. Gaizki egindakoak. Baina norbaitek hartutako bidea ez.
Ni izan nintekeen.
Ikusten ditugu bi itxura horiek zure lanbidean. Bi mundu horiek zure liburuko bi anaiak bezala. Surfa eta idazkera. Zure barnean ere badituzu bi alde horiek?
Bai. Bat dira. Surflari baino lehenago, euskalduna naiz.
Nik euskaraz pentsatzen dut. Orduan, kontua da surfa hedonisten kirola dela. Badu askatasun indibiduala. Surflariak munduan zehar ibiltzen dira. Beren askatasun indibidualak zapaltzen du beste askatasun kolektibo bat. Gu bizi garen bezala bizitzeko jendeak egon behar du Afrika han gosez hiltzen, bestela ez da posible. Europa Afrika gabe ez da aberatsa.
Eta kontrakoa: borroka egiten duenak bilatzen du, askatasun kolektiboa, baina egiten du sufrimendu indibiduala. Kontraste hori ere surflari baten eta borrokalari baten artean, atzeman nuen interesgarria.

Liburu honek lagundu zintuen biak lotzeko?
Liburuaren lehen izena zen “Eguzkia eta Itzala”. Baina editoreak aldatu zuen.
Eta hori orain lehen kapituluaren izena da. Bada edari bat “sol y sombra” deitzen zutena. Eta hor kontatzen dut nola edaten zuten nire amonaren tabernan.
Lehenik bazen kapitulu bat eguzkia, kapitulu bat itzala. Australian surf egiten, bestea kartzelan.
Zer dira zure auzoko jendeen iritziak zure liburuari buruz? Zer esan dute?
Bukaeran auzo berdina deskribatzen dut, ez da gehiago gaur egun. Ez da auzo berdina, nire auzokideak ez daude hor, ez dira hor bizi.
Baina gehienek esan didate hori kontatu behar zela. Eta bat etorri zen, ama bat, esaten zuen, heroinarena kontatzen nuelarik, oso-oso apal kontatzen nuela.
Jendea bada denetik, baina auzoan jendea gustura.
Zerekin hasi zinen, surfean edo idazten? Nola bizitzen dituzu bi grina horiek?
Nire lehenengo grina surfa da.
Gure surf eskola 1991an ideki zen. Ni 1994an hasi nintzen. Zarautzen aipatzen dut oso bitxia dela ni surflaria izatea. Zeren auzoak oso itxiak ziren. Aberatsak, langileak, espainolak, euskaldunak, baserritarrak… Eta surflariak ziren beti aberatsen aldean. Eta ni ez nengoen hor. Ni irten nintzen nire habitatetik joateko beste aldera.
Eta hor asko ikasi nuen. Ikasten duzu beste jendeak mundua beste modu batera begiratzen duela.
Zer ekartzen dizute? Surfak eta idazkerak.
Surf eskolan hasieran udan bakarrik egiten nuen lan. Eta neguan itxia zen. Orduan lan txikiak egiten nituen. Tabernan, eraikuntzan, denetik. Edo bidaiak. Baina momentu batean hasi ginen lan gehiago egiten. Neoprenoari esker. Orduan lanak egiteko neguan zaila zen. Eta pentsatu nuen: ikasiko dut. Egin nuen azterketa. Unibertsitatera joan eta hor egin nuen filosofia. Hasi nintzen irakurtzen eta idazten. Hortik aurrera gero surfa eta idatzi.
Zer dira zure geroko proiektuak?
Ez daukat.
Jendeek Zarautzen esaten dute: “Haritz, orain bigarren liburu bat.”
Baina orain oso gustura nago irakasle gisa. Nire bizia kontatu dut. Baina egia da gauza anitz kanpoan gelditu direla haria egiten duzunean. Adibidez, 2004an egin genuen film bat surfean ikasteko, katalanekin, eta hori ikasi nuen. Bagenituen irudi oso onak baina gidoian ez zuten lekurik. Orduan, sakrifikatu behar dira gauza batzuk.
Zer dira zure punk talderik gustukoenak?
Batez ere RIP(3). Bihotzean. Orain RIPeko bateria bakarrik dago bizirik. Eta orain beste talde batean jotzen du, eta argazki bat atera nuen berarekin. Bigarren punk taldea, Cicatriz(4).
Beraz, zure gaztetako Haritzen bertsioa hemen balitz, zer esan nahiko zenioke? Zer esan nahiko lizuke?
Gaztetako Haritzek berriro akats berak egitea. Ez luke entzungo gaur egungoak esandakoa.
- Lapurdiko Getaria
- Gogora: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua: https://www.euskadi.eus/gogora-instituto-de-la-memoria-la-convivencia-y-los-derechos-humanos/web01-a2kulsus/es/
- Arrasateko punk taldea:: https://eu.wikipedia.org/wiki/RIP_(musika_taldea)
- Gasteizko punk taldea: https://eu.wikipedia.org/wiki/Cicatriz
Elkarrizketaren egileak: Allan, Magali M, Ione Miren, Aurelien, Magalie E

Arte taldea (Xede)