Mintzalagunen ateraldia Zumaiara

Pantxoak gure Mintzalagunen WhatsApp taldeari afixa bat bidali zion, AEK-k antolatzen zuen Zumaiako ateraldiari buruz. Ekainaren zazpian zen. Informazio hori ikusi nuenean, asmoa nuen parte hartzeko, baina pixka bat beldur nintzen… Euskaraz egun osoan mintzatzeko gai nintzenetz neure buruari galdegin nion.

Orduan erabaki nuen saiatzea eta azkenik errazagoa zen aurreikusi nuena baino…

Egitaraua aberatsa zen: Geologia museoaren eta kostaren bisita gidariarekin, Zumaiako aurkikundea eta, behar bada garrantzitsuena, Urola kostako mintzalagunekin topaketa!

Nire taldearen beste lagunak ez ziren etortzen ahal, Ortzi baizik!

Baionatik goizeko bederatzietan autobusez abiatu ginen eta gero Donibane Lohizunen, Urruñan eta Hendaian gelditu ginen beste lagunak hartzeko, Zumaiara heldu baino lehen. Guti gora behera hogei pertsona ginen.

Nahiz eta museoko gidariak fite fite hitz egiten zuen, bisita oso interesgarria zen. Azalpenen ehuneko berrogeita hamarra inguru ulertu nuen: pixka bat zaila zen niretzat baina nire irakasleari esker aitzinatuko naizela segur naiz.

Zumaiako itsaslabarrak biziki harrigarriak eta ikusgarriak dira, Hostopil bixkotxaren itxura dute!

Hondartzan ibilaldia egin eta gero, Zumaiako herria bisitatu genuen. Parte zaharra polita da; berriz itzuliko naizela pentsatzen dut.

Ordu batean jatetxera heldu ginen, taberna ttipia baina biziki berezkoa zen eta apairua oso ona zen ere bai. Ugari ugaria eta bikaina! Hegoaldeko lagunekin nengoen, eta pozik nengoen kasik dena ulertzen bainuen… Bazkarian zehar pixka bat kantatu genuen eta emazte batek, Begoñak, galdegin zidan zein kantu nahiago nuen; « Xalbadorren heriotzean » erantzun nion eta, jatetxetik ateratu nintzelarik abesti horren hasiera entzuteaz harrituta nengoen. Nire mahaiko auzoak ezuste bat egin zidan!

Ezuste horren ondoren, beste taldearen kideak kantatzen hasi ziren! Zer memento sinestezina!

Ondotik ostatuetara joan ginen garagardoak edatera eta euskal kantuak kantatzera ere bai!!!

Zoritxarrez arratsaldeko seiak heldu ziren eta joan behar genuen, autobuseko gidariak itxaron gintuen eta… Itzultzearen bidaia lasaiagoa zen, denok akituak ginen. Akituak baina pozik! Egun horretaz pozik geunden!

Milesker Paulori eta Pantxoari!!!

Baionako gau eskolako A2.2 mailako ikaslea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude