Pakitaren oroitzapena

Kaixo! Zatozte sutondora. Kondatuko dizuet nire haur denborako oroitzapen bat.

Lehengusuarekin, zortzi edo hamar urte genituen, eta gure ametsa animaliak ukaitea zen. Jadanik untxi bat eta bi indiar txerri bagenituen. Bistan dena, etxean baziren txakurrak, gatuak eta abar.

Egun batez, zirku bat Xokoatik iragan eta egun batzuez gelditu zen. Goiz batean joan zen, baina asto bat zuhaitz batean lotuta utzi zuten. Oso triste zen. Beraz, lehengusuarekin jaten eman genion. Zoriontsu ginen!

Bizpahiru egun iraun zuen. Goiz batean, agur! Gure astoa desagertu zen eta gu oso triste ginen. Horra niretzat polita den oroitzapen bat, nire lehengusuarekin.

Maitatu duzue? Espero dut baietz.

Pakita (Xokoa – Oleta, A2.2 maila)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude