Ene filmik kutunena « Out of Africa » da. Maitasunari, askatasunari eta Afrikari buruz mintzatzen da. Bizitza berri bat ekiteko emakume baten istorioa da. 1985ean eman zen lehen aldiz. Zuzendaria Sydney Pollack da eta aktore nagusiak Robert Redford eta Meryl Streep dira. Filmak Karenen istorioa kontatzen du, Keniara bidaiatzen duena […]
Amikuze
Ene marrazki bizidunik kuttunena Heidi da. Gazte nintzelarik ikusi nuen lehen aldiz . Hogoi urte nituelarik, ene gurasoek telebista bat erosi zuten. Marrazki bizidun hau neska umezurtz baten historiari buruzkoa da. Heidi bere ttanttarekin herrian bizi da, baina aitatxiren etxerat, mendirat, joan behar du. Gizon hau mokorra da, herritarrek ez dute […]
Pasa den martxoaren 29an, Amikuzeko AEKko talde batek aurtengo lehen ateraldia egin genuen. Hamar bat izan ginen orotara. Ibarlako makilen tailerra bisitatzera joan ginen. Harispuru anaiena, hain zuzen ere.
Joan den ostegunean, martxoaren 20an, Donapaleuko mediateka bisitatzera joan gara Amikuzeko gau eskolako ikasle eta irakasleak. Orotara, 10 ikasle eta 3 irakasle joan gara. Normalki, ostegunetan mediateka hetsia da publikoarentzat, baina guretzat ireki dute. Maider Bedaxagar liburuzainak harrera egin digu eta gure galderak erantzun ditu.