Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

116 argazki. Kanpainaren lehen argumentoa: AEKren lana ezagutaraztea

Une honetan, AEKn, Nafarroan, 120 bat talde ari dira, 1300 ikasle inguru, 74 irakasle eta gaur egun, maparen 48 auzo eta herritan ari gara. Euskarri desberdinetan, 116 argazki horien bidez, egun bateko AEK ezagutzeko aukera duzue. Ia 40 urte luze euskalduntze lanetan ari gara eta hemen hori dugu, egun bateko begirada 116 argazkiren bidez. Azken urteotako joera gora doa, ikasle eta talde gehiago, auzo eta herri gehiagotan. Ezagutu eta goza ditzagun haiekin: Marta, Andrea, Tomás, Pili, Rakel, Itziar, Sonia eta gainontzeko guztiak. Gainera, ikus ditzagun guztiak mapan: Tafalla, Lizarra, Garralda, Tutera, Altsasu, Sartaguda, Iruñea, Zangotza….eta abar luze bat.