Orrialde hau inprimatu

20/21 ikasturtea: online ikastaroak

Elementu hau baloratu
(2 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Euskaltegira hurbiltzerik ez eta euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera emango dizu. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Online-ikastaroek iraupen zehatza dute (20-190 ordu), bai eta helburu zehatza ere, eta denbora-epe jakin batean egiten dira (hiru hilabetean edo ikasturte osoan). Tutorearen aholkularitza eta zuzeneko jarraipena izango dituzu, ikastaldearen laguntza eta ikaskideekin harreman etengabea ere bai. Ikastaro guztiak Moodle software librea erabiliz ematen ditugu.

AEK online ikastaroak webEuskalduntze-mailak:

    • A1, A2, B1, B2. C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.

    • Urriaren 1etik ekainaren 21era (190 ordu): 627 €.

    • Urritik urtarrilera, otsailetik maiatzera 75 ordu. Prezioa zehazteke.

    • C2 mailakoa urriaren 1etik maiatzaren 29ra (190 ordu): 705 €. Urtarriletik maiatzera (75 ordu): prezioa zehazteke.

C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa:

    • C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.

    • Urritik urtarrilera, otsailetik ekainera eta uztailetik irailera.75 ordu. Prezioa zehazteke.

Horrez gain, B2, C1 eta C2 mailetako  azterketa prestatzeko ikastaroa, apirilean eta iraiiean (30 ordu). B1 eta C1, 161 euro; eta C2, 205 euro.

Itzulpengintza ikastaroa:

    • Irailetik urrira, azarotik abendura, urtarriletik otsailera, martxotik maiatzera. 30 ordu.246 euro.

    • Programa

BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak:

    • Hiruhileko bat: 222 euro. 72 ordu. (urria-abendua / urtarrila-martxoa / apirila-ekaina edo uztaila-iraila).

    • Bi hiruhileko: 444 euro. 144 ordu. (urritik apirilera, urtarriletik ekainera edo apiriletik irailera).

    • Hiru hiruhileko: 666 euro. 216 ordu.

      • Hona hemen hasierako unitate baten eredua/demoa.

      • Mintza-saioak egin daitezke, baina hasiera-mailetan ez dugu aholkatzen. Aparte kontratatu behar dira. Ordubete astero. Mintza-saio solteak: 41 euro ordua; taldean, 5 pertsona gutxienez: 8 euro ordua.

B2, C1 eta C2 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa, martxoan eta irailean. 

    • Apirilean eta irailean. 30 ordu. B2 eta C1 161 euro eta C2 205 euro.

Ikastaro hauen guztien demoak ikusi nahi badituzu, sartu hemen bisitari gisa.

Zure maila zein den jakin nahi baduzu sakatu hemen.

Xavi Reusekoa da, bertan bizi da eta euskara ikasten du AEKn. Online ikastaroa egiten ari da gurekin eta oso pozik dago!

Elena eta Rodrigo online ikasten ari dira, hasiera mailan daude (A2 maila). Animatu eta egin haiek bezala; eman izena!

Irakurri 5476 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 25 November 2020 12:04
Astelehena, 31 August 2020 07:52