Orrialde hau inprimatu

Aurten ere, AEK ahozkotasuna euskaraz lantzeko “Solaskide” programan parte hartzen ari da

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Egitasmoa, Nafarroako Gobernuak sustatua, lurralde osoko ikastetxeetan eskaintzen da, behin eskolek eurek eskaria egindakoan. Xedea da gazteek mintzamena lantzea, eta ikasleak hizkuntza egiaztatzeko agiriak eskuratzeko prestatzea.

AEK-ko irakasleek leku hauetan ematen dituzte saioak: Martzilla, Tafalla, Fontellas, Lekaroz, Larraintzar, Agoitz, Garralda, Lizarra, Egues, Iruñea, Berriozar, Burlatan, DBH3, DBH4 eta BATX1 zikloetan, A eta D ereduetan.

Urtean, 16 saio egiten dira, 50 ikastetxetan baino gehiagotan, eta 1.000 ikaslek baino gehiagok jasotzen dituzte eskolak. Esan bezala, AEK-ko irakasleen helburua da gazteen komunikazio-gaitasunak areagotzea; mintzamena, bereziki.

Irakurri 570 aldiz Azken aldaketak Ostirala, 16 December 2022 15:39
Ostirala, 16 December 2022 15:37