Orrialde hau inprimatu

Euskalgintzak euskarazko hezkuntzaren alde mobilizatzera deitu du ostegunerako

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email
Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateetako euskara taldeek mobilizazioak eginen dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, martxoaren 23an. Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko neurriak eskatuko dituzte.

Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko ezintasuna argia da. Irakasle euskaldunen falta, euskarazko zerbitzurik eza, euskaratu gabeko material didaktikoa eta beste dira urtez urte ikasleek pairatzen dituzten eskubide urraketak. Ondorioz, euskaldunak «bigarren mailako herritar» moduan hartzen dituzte.

Hori horrela, agerikoa da hezkuntza eredu honek ez duela belaunaldi berriak euskalduntzeko gaitasunik.

AEK-k, eta euskalgintzak oro har, aldarrikapen hauekin bat egiten du eta deia luzatzen dizuegu zuek ere deialdietara bertaratzeko. Hauek dira martxoaren 23ko hitzorduak: Donostian Bulebarrean, Gasteizen Elurretan, Bilbon Jesusen Bihotzean eta Iruñean Antoniuttin. Guztiak eguerdiko 12:00etan dira.
 
Irudian, osteguneko agerraldia. Aize Otaño, Artezkaritza Kontseiluko kidea, izan zen bertan. Euskararen eta euskaldunen aurka azkenaldian epaileak egiten ari diren «oldarraldia» salatu zuten.
Irakurri 1159 aldiz
Astelehena, 20 March 2023 08:33