23-24 Ikastureko aurrematrikula 23-24 Ikastureko aurrematrikula

Euskalgintza-Hizkuntza Politika (33)

Print Friendly, PDF & Email
24
Mai

Irakurriz gozatu...

... eta gozatuz ikasi!

Euskaltegietako ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, AEK-k udako irakurle kanpaina jarri du abian, eta gure euskaltegietako ikasleek hainbat liburu eta hiztegi, zenbait mahai-jolas... merkeago eskuratzeko aukera izango dute.

 irakurle uda

Baina hau ez da AEK-ko ikaslea izateak daukan abantaila bakarra: AIZU! aldizkaria jasotzen dute hilero doan gure ikasleek, deskontuak izaten dituzte udako barnetegietan...

Liburuetan ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura... Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.

 

Oharra: eskaintza AEK-ko ikasleentzat da soilik

Print Friendly, PDF & Email
22
Mai

Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen

AEK-ko kideok "Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen" jardunaldietan parte hartuko dugu.

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatu dituzte jardunaldiak, euskaratik ditugun erronkak aletzeko eta gazteei entzuteko helburuarekin.

AHIZE-AEK-ko kide Naroa Jauregizuriak hitzaldia emango du Bilbo Handiko gazteek euskara eta euskal kulturarekin duten harremanaren inguruan.

Jardunaldiak:
Ekainak 1 - 2
Bilbo (BBK Kuna)
Informazioa: https://kontseilua.eus/zer-behar-dute-gazteek/ (egitaraua, izen-emateak...)

Print Friendly, PDF & Email
03
Api

Euskalgintzak dei bateratua egin du apirilaren 22an Baionan manifestatzeko

Egiazko hizkuntza politika eta baliabideak aldarrikatuko dituzte. Frantziak euskarari ezartzen dizkion oztopoez gain, tokiko erakundeak ere kritikatu dituzte. Batetik, Azterketak euskaraz egitearen aldarrikapena ezarri dute lehen lerroan euskalgintzako eragileek. Bestetik, gainerako arloetan dituzten zailtasunak ere aipatu dira; besteak beste, agerraldian bertan, AEK-ko ordezkariek gogora ekarri dute joan den urriko prentsaurrekoan salatutakoa.

Hori dela eta, manifestaldia deitu dute apirilaren 22rako, Baionan.

Hemen duzue Ihintz Oliden, Iparraldeko AEK-ko koordinatzailea,  Hamaika Telebistan

Print Friendly, PDF & Email
20
Mar

Euskalgintzak euskarazko hezkuntzaren alde mobilizatzera deitu du ostegunerako

Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateetako euskara taldeek mobilizazioak eginen dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, martxoaren 23an. Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko neurriak eskatuko dituzte.

Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko ezintasuna argia da. Irakasle euskaldunen falta, euskarazko zerbitzurik eza, euskaratu gabeko material didaktikoa eta beste dira urtez urte ikasleek pairatzen dituzten eskubide urraketak. Ondorioz, euskaldunak «bigarren mailako herritar» moduan hartzen dituzte.

Hori horrela, agerikoa da hezkuntza eredu honek ez duela belaunaldi berriak euskalduntzeko gaitasunik.

AEK-k, eta euskalgintzak oro har, aldarrikapen hauekin bat egiten du eta deia luzatzen dizuegu zuek ere deialdietara bertaratzeko. Hauek dira martxoaren 23ko hitzorduak: Donostian Bulebarrean, Gasteizen Elurretan, Bilbon Jesusen Bihotzean eta Iruñean Antoniuttin. Guztiak eguerdiko 12:00etan dira.
 
Irudian, osteguneko agerraldia. Aize Otaño, Artezkaritza Kontseiluko kidea, izan zen bertan. Euskararen eta euskaldunen aurka azkenaldian epaileak egiten ari diren «oldarraldia» salatu zuten.
Print Friendly, PDF & Email
15
Abe

Nafarroa osoan, euskara ofiziala!

Nafarroako Euskararen Legearen 36. urteurrenean, euskara lurralde osoan ofiziala izatea eskatzeko kanpaina abiatu dugu Kontseiluko bazkideok.

Euskararen Nafar Kontseiluak onartutako adierazpenarekin bat egiteko hamaika eragileren atxikimendua jaso du. AEK-k ere, nola ez, bat egin du.
 
Kanpainaren inguruko informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.
Print Friendly, PDF & Email
07
Abe

Urte askoan, Kontseilua!

AEK-KORRIKAko ordezkariek Euskalgintzaren Kontseiluaren 25. urteurrenaren ekitaldian parte hartu zuten Durangon, abenduaren 6an.
 
Bertan, 12 urtez Kontseiluaren burua izan ondoren, Paul Bilbao Sarriak bazkide guztien aurrean pasatu zion erakundearen lema Idurre Eskisabel Larrañagari.
 
Irakurri kronika Kontseiluaren webgunean.
 
Elkarrekin eragiten jarraituko dugu! Itsaso berriak esploratzen bidelagun izango duzue AEK.
 
Print Friendly, PDF & Email
28
Urr

Ezagutzaren Unibertsalizazioari buruzko bigarren jardunaldietan parte hartuko du AEK-k

Ezagutzaren Unibertsalizazioari buruzko bigarren jardunaldiak antolatu dituzte Kontseiluak eta Jaurlaritzak elkarlanean. Hiru ardatz izango dituzte, herritar euskaldunak lortzeko bide nagusiak: hezkuntza arautua, hizkuntzaren transmisioa-sozializazioa, eta helduen euskalduntzea.

Gasteizko San Prudentzio fundazioan izango dira azaroaren 10ean eta 11n, eta Jauzirako Prest izena izango dute.

AEKren ordezkaritza bertan izango da eta, azaroaren 11n, Helduen euskalduntzearen mahai-inguruan,Artezkaritza Kontseiluko kide Aize Otañok hartuko du parte. Mahai-inguru horretan, gizarte ekimeneko euskaltegietako ordezkariek euskararen beharra sustatzeari begira egindako hausnarketaren ondorioak partekatuko dituzte.

Informazio gehiago eta izena-ematea www.kontseilua.eus webgunean (azaroaren 7ra arte).

 

Print Friendly, PDF & Email
21
Urr

Bat egiteko garaia delako, hemen da Errigora!

Zonifikazioa gainditzeko garaia da; Nafarroa bat egiteko garaia da. Ia hiru hamarkada pasa dira euskararen legeak lurraldea hirutan zatitu zuenetik, eta bada garaia egoera bidegabe honekin bukatzeko, Nafarroa garaia bat izan dadin. Euskararekin bat egiteko garaia da. Eta horretara dator Errigora!

Kanpaina honetan saskiak eskatzea bada bat egiteko modu bat. Zonifikazioaren afera ez baita nafarren arazoa, euskararena baizik, eta datozen hilabeteak erabakiorrak izan daitezke. Kanpaina honek eskaintzen du, elkartasuna adieraztetik harago, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari baliabide ekonomikoak emateko bidea, baita haien eguneroko batailetan gainontzeko euskaltzaleen babesa eta arnasa sentitzekoa ere.

Azken urteetan egin dugun bezala, hiru saski izanen ditugu kanpaina honetan: saski beltza (55€), Errigoraren saski klasikoa, saski berdea (65€), ekologikoa, eta saski zuria (75€), berezia. Gainera, iaz egin genuen gisan, saski bakoitzean egutegi txukun bat oparituko da.

Eskatu zure saskia/k azaroaren 10era arte eta egin bat euskararekin!

Print Friendly, PDF & Email
19
Urr

Helduen euskalduntzeko baliabide duinak!

2022ko urriaren 19 honetan, AEK-k prentsa agerraldi bat antolatu du Baionako AEK Gau Eskolako liburutegian.
Agerraldi honen helburua da Ipar Euskal Herriko AEK-ren egoera aurkeztea eta helduen euskalduntzeko baliabide duinen beharra agerian ematea. Hizlariak izan dira: Ihintz Oliden (AEK-ko koordinatzailea), Amaia Beyrie (AEK-ko Zuzendaritzako kidea), Xabi Gartzia (AEK-ko Artezkaritzako kidea) eta Sébastien Castet (Euskal Konfederazioko langilea).

Ikasturte berri honetan, orotara 1 600 ikaslek eman dute izena AEK-n. Euskara ikasteko baldintza ahal bezain onak eskaintzeko, etengabeko hobekuntza eta garapena izan dugu betidanik helburu. Ikaslegoa eta langilegoa emendatuz doaz, kurtso eskaintza gero eta anitzagoa dugu eta formakuntza erakundeei eskatzen zaizkien kalitate berme ziurtagiriak lortu ditugu. Halaber, AEK helduen euskalduntzearen ildoko erronka handiei buru egiteko prest da.

Alabaina, hizkuntza politikaren berme diren instituzioetatik engaiamendu eta apustu eskasak helduen euskalduntzeak merezi duen garapena trabatzen du.  Kurtsoen doakotasuna ahalbide lezakeen bekarik ez da gaur egun Ipar Euskal Herrian eta gure funtzionamenduaren segurtatzeko diru-laguntza publiko egokirik ez dugu eskuratzen.

AEK-ko langileek egoera hau salatu nahi dugu, jasaten ahal dugunaren mugara helduak baikira.

Horretarako, Ipar Euskal Herriko instituzioei dei egiten diegu Helduen Euskalduntze Arloari medio sendoak eman diezazkioten.

Print Friendly, PDF & Email
14
Urr

Zonifikazioari Hordago! Euskararen aldeko manifestazioa, Tuteran

Nafarroako euskaldunen hizkuntz eskubideak aldarrikatuko ditu Hordago! herri ekimenak, urriaren 22an, Tuteran egingo den manifestazioan. AEK-k bat egiten du ekimen honekin eta bertan izanen da.

Euskararen aldeko eta Nafarroa osoan askatasunez bizitzeko aukerak oztopatzen dituen zonifikazioaren aurkako manifestazioa izango da. Hala, Nafarroan “ez euskaldun” izendaturiko eremuetako herritarrei dei egin diete, bereziki Erriberakoei, manifestazioan parte har dezaten. Iazko azaroan aurkeztu zuten Nafarroako Cortes herrian Hordago! herri ekimena. Zonifikazioari aurre egitea du helburu , eta arrazoi linguistikoengatik Nafarroan inolako bereizkeriarik gabe bizi ahal izatea aldarrikatzen du. Horrela jaso zuten orduan Corteseko Adierazpena izeneko idatzian. Erriberako hainbat herritarrek bat egin dute adierazpenarekin, eta Tuterako manifestazioan “euskara Nafarroa osoko hizkuntza dela” ozen aldarrikatzeko deia egin dute. Manifestazioa 17:30ean hasiko da, Tuterako Plaza Berrian.

 

 

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.