Orrialde hau inprimatu

Euskararen Foru Dekretuari aurre egiteko deia, urriaren 19an Iruñean

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email
iruñea urriak 19 kartela iruñea urriak 19 kartela

Datorren urriaren 19an, larunbata, 12:00etan, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO lelopean kontzentrazioa burutuko da Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean (Carlos III). Azken urteetan, urrats esanguratsurik eman ez bada ere, ez dugu atzerapausurik onartuko, ez diegu epaia aitzakitzat hartzeko aukera emanen. Nafarroako Gobernuari ausardiaz jokatzeko eskatuko diogu, lege berri eragingarri baten beharra aldarrikatuz, justizian, berdintasunean eta kohesioan oinarritutako jendarte bat eraikitzeko. Euskaraz bizi nahi dugulako, urriaren 19an kalera!

Irakurri 10066 aldiz
Astelehena, 14 October 2019 09:15