Orrialde hau inprimatu

Helduen euskalduntzearen doakotasunerako urrats eraginkorrak eskatu ditugu Nafarroako Parlamentuan

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Euskalgintzaren Kontseiluak helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorearekin elkarlanean landutako Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena dokumentua aurkeztu zuen ostegunean, urtarrilaren 8an, Nafarroako Parlamentuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordean. Proposamenak bi ardatz ditu: euskara ikasketen doakotasuna, eta ikasteko beharra sustatzea.

Proposamenaren funtsa honakoa da: herritarrak euskara ikasi ahal izateko dirurik aurreratu beharrik ez izatea, dohainik ikasten segitu ahal izateko gutxienez % 75eko bertaratzea izatea eta ikasmailarik ezinbestean gainditu beharrik ez izatea, euskalduntze prozesu guztia doakoa izatea, ikasleak 2.000 orduko ikastordu kreditu muga izatea eta instituzioek herri ekimeneko euskaltegiek ematen duten zerbitzu publiko hori osorik finantzatzea.

Doakotasuna, baina, ez da baldintza bakarra. Euskara ikasteko beharra ere sustatu behar da, euskara ikastea gero eta beharrezkoagoa dela transmititzea. Horretarako bi motibazio-mota landu beharko dira, herritarrek euskara ikasteko eta erabiltzeko erabakia edo hautua egin dezaten: motibazio pragmatikoa (instrumentala) eta motibazio afektiboa.

Irakurri albistea osorik Kontseiluaren webgunean.

 

Irakurri 68 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 12 January 2026 13:46
Astelehena, 12 January 2026 13:26