Orrialde hau inprimatu

Ikasi euskara, bidelagun onenarekin

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Matrikulazioa zabalik AEK-ko euskaltegietan, aurten ere ohiko ikastaroekin jarraitzeko.

Osasun-neurrietara egokituta, arrakasta handiz amaitu da aurreko ikasturtea, eta urrian hasiko den kurtso berrian berdin segitzea espero dugu, eta ikasleek, AEKn, euskara ikasteko bidelagun onena izango dute. Gaur, irailak 1, 2021/22 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dugu Iruñean.

Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. Ate joka dugun ikasturte berriari begira, asko ikasi dugu. Eta ziur gaude, iazko esperientziatik abiatuta eta pandemiaren bilakaeran aurreikusten den hobekuntza tarteko, 21-22 ikasturtean, euskaltegietara hurbiltzen diren herritarrek inguru seguruago bat topatuko dutela. Gainera, izena ematen dutenek irakasleen laguntza izango dute, gertu-gertutik. Irakasleak gai direlako ikasleak ikasprozesuan aurrerantz egin dezan, eta, bestetik, euskaraz bizi denaren pasioz, irakasleak nahi duelako euskaltegian matrikulatzen den pertsonak ikas dezala.

Urrian hasiko den ikasturtean, ohiko ikastaroekin jarraituko dugu, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta, eta prebentzio neurri guztiak hartuta. Hala, hauek izango dira AEKn euskara ikasteko aukerak:

-Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.
-Autoikaskuntza euskaltegian.
-Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta.
-Online ikastaroak.
-Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.

Beraz, etxeko eta lagun arteko harremanak euskaraz izateko, lan-egoera hobetzeko, bilatzen ari diren euskara-maila ezagutzeko, eta abar, herritarrek AEKn aukera ugari dute. Informazioa jasotzeko eta izena emateko unea da; hilabete osoan, deialdi hori lau haizetara zabalduko dugu, eta, aurten, gainera, irakaslea eta ikaslea batera elkartzen dituen AEKren bizidekarra herriz herri ibiliko da.

Bestalde, amaitu aurretik, azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak..) diru-laguntzak ematen dituztela. Euskal Autonomia Erkidegoan, hain zuzen, B2ra arteko prozesua doakoa,
maila egiaztatuz gero. Diru-laguntzen gaineko informazio hori, ikastaroena, hizkuntza- agiriena eta abar webgune honetan eta euskaltegietan aurkituko duzue, horretarako propio prestatu baitugu.

Argazkian, AEKren koordinatzaie Alizia Iribarren eta Artezkaritza kide Aize Otaño, Aitziber Balantzategi, Iñaki Urkijo, Xabi Gartzia eta Bixente Claverie. Bizidekarrean, Arantza Goienaga, irakaslea, eta Kepa Ventura, ikaslea..

Bukatzeko, kartelaren protagonistei ere eskerrak emate: Ixiar Eratsun (irakaslea) eta Kike Palma (ikaslea)

Irakurri 2087 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 01 September 2021 11:20
Azteazkena, 01 September 2021 08:05