Orrialde hau inprimatu

Kirola eta Natura: orientazioa Zugaztietan Nabarmendutakoa

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Dakizuen bezala, Kirola eta Naturaren egitasmoaren barruan, 6 txango antolatu ditu Praktikatuk. Lehenengoa Mairuelegorreta kobazulora egin zuten. Bigarrena, Itxinara.

Hurrengo hitzordua, Zugaztietan (Trapagaran) izango dute, apirilaren 21ean. Bertan oinarrizko orientazio-arauen ikastaroa burutuko dute. Izena emateko HEMEN apirilaren 18a baino lehen.



Irteeraren zehaztapenak:
10:00etan Zugaztietako aparkalekuan geratuko gara. Oinarrizko arauak emango dituzte orientazio-ibilbidea egiteko; gero probak jarriko dira. Guztira, iraupena 2 ordukoa izango da.

Norentzat: Bi aukera daude:

Edonorentzat
Familientzat egokitua.

Distantzia: 6 km
Desnibela: 300 m
Beharrezkoak:

Iparrorratza
Ura eta mendiko oinetakoak

Hamaiketakoa: komeni da eramatea.

Irakurri 9518 aldiz Azken aldaketak Ostirala, 12 July 2019 07:54
Astelehena, 09 April 2018 14:30