Praktikatu (15)

Euskara praktikatzeak abantailak ditu

AEKren Praktikatu zerbitzuan izena emateagatik, euskara praktikatzeaz gain, hainbat abantaila daude; esaterako, deskontuak AIZU!, Argia, Gaztezulo eta Harmaila aldizkarien eta Berria egunkariaren harpidetzan.

Bada, orain, Praktikatu txartela atera dugu, oraingoz Durangaldean, doan, berbalagunek % 50eko deskontua izan dezaten Elorrioko Arriola antzokian eta Durangoko San Agustin kultur gunean antolatzen diren euskarazko emanaldietan. Gainera, berbalagunek ez ezik, euskaltegietako ikasleek ere izango dute aukera deskontu horretaz gozatzeko.

Euskaraz praktikatu eta bizi!!

Delikako zirkuan orientazioa

Kirola eta Natura egitasmoari esker, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzeko aukera izango duzue. Lehendabiziko hitzordua urtarrilaren 26an izango da; Delikako zirukuan orientazio saioa egingo dugu. Edonorentzat egokia den abentura txikia izango da: 2 km (familia eta umeentzat) eta 5 km (orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat). Iraupenari dagokionez, 2 ordu gutxi-asko.

Parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan.

Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.

 

 

2020ko erronka: euskaraz gehiagotan egitea

Urte berriarekin batera berriz zabaldu dugu mintzapraktika taldeetan parte hartzeko aukera. Beraz, oraindik izena eman ez baduzu, hurbildu inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzuetara, edota fitxa hau bete.

Iker Goñi: "Mintzalagun talde batean hasi denak, harremana hasieratik euskaraz egin du, eta hortaz jabetzea garrantzitsua da"

Urte luzeetako ibilbidearen ondotik, ezaguna da dagoeneko Mintzalaguna edo Berbalaguna egitasmoa. Tokian tokira egokituta ere, helburua bera da: parte hartzaileek euskaraz aritzeko espazio bat izatea. Gipuzkoan hainbat herritan horretan dihardugu, eta kasu honetan, Astigarragara jo dugu hango esperientziaren berri izatera. Iker Goñi euskara irakasle eta mintzalagunaren dinamizatzailearekin aritu gara solasean.

Bidelagunei omenaldia Zarautzen

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, Zarauzko Udalak mintzalaguneko bidelagunak omendu zituen. 10 urte hauetan beraiek egindako lana eskertzeko ekitaldi hunkigarria antolatu zuten: esker-mezuak entzun ondoren, banan-banan jaso zuten eguzki-lore itxurako oroigarria. Azkenik, Iñaxio Uria bidelagunaren bertsoak entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.

Mila esker bidelagun guztioi bihotz-bihotzez!

Bidelagunak nahi ditugu

Bidelagunak nahi ditugu mintzataldeak aktibatu eta euskalduntzen ari direnei laguntzeko. Baina, horretarako, ez dugu euskara-irakaslerik behar. Izan ere, mintzataldeetan ez dago eskolarik, ezta zuzenketarik ere; euskaraz natural egiten duen edonor bidelagun izan daiteke.
 
Mintzataldean, lagun eta esperientzia berriak ezagutuko ditu. Horrez gain, bidelagun izateak abantailak dakartza: deskontuak, opariak, zozketak...
Bidelaguna izan nahi baduzu, jo zure herriko mintzapraktika-programara edo bidali mezua Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Kirola eta Natura egitasmoa martxan

KIROLA eta NATURA programaren 2020ko eskaintza prest daukagu. Ekimen horren bitartez, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera gonbidatzen zaitu AEKren Praktikatu zerbitzuak. Mintzapraktika programetan antolatzen ditugun mendilagun irteerak osatzeko bi proposamen ditugu:

Batetik, ASTEBURUKO TXANGOAK: 2020an 6 asteburutan txangoak antolatu ditugu.
  • Urtarrilaren 26an, Delika zirkoan orientazioa.
  • Otsailaren 16an, Altubeko baso eta ur-jauziak. 
  • Martxoaren 15ean, Zumaiako geoparkea.
  • Maiatzaren 10ean Entziako baso sorgindua.
  • Maiatzaren 31n Montefuerte parkean orientazioa.
  • Ekainaren 14an Araotzeko haitzuloak.
Txangoetan parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango dira beti bidean laguntza emateko. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.

Bestetik, UDAKO IBILTARIAK:  2020ko udako oporrak disfrutatzeko 15 eguneko 2 ibilbide antolatu ditugu:  Lehen aukera, Gorbeiako parke naturaletik irten eta Izaban amaituko dugu, uztailaren 17tik 31ra. Bigarren aukera, Arabako Oion herrian hasita kostaldeko Lekeitioraino ibilbidea, abuztuaren 1etik 15era.

Erreserbak egiteko epea apirilean zabalduko dugu. Prezioa: 595 €

IRAKURZALE KLUBA, 11 aukera euskaraz praktikatu eta bizitzeko

Ikasturte honetan, eta aurreneko bider, Irakurzale Klubak abiarazi dituzte Durangaldeko eta Meatzaldeko berbalagunek; edonola ere, ez dira hutsetik hasi: arretaz erreparatu diete martxan dauden Santurtziko eta Sestaoko esperientziei.
 
Irakurzale Klubak irekiak dira, eta bertan irakurritako liburuari buruzko iritziak partekatzen dira: gaiak, liburuaren estiloa eta pertsonaiak... Gainera, ahal den heinean idazlearekin berarekin batzeko aukera izaten da.
 
Beraz, irakurtzea gustuko baduzu eta zure herrian Irakurzale Kluba sortu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Euskara ikasleentzako material didaktikoa berria

Praktikaturen eskaintza ezagutzeko eta sustatzeko AEKren Didaktika zerbitzuak material didaktikoa berria sortu du; B1 eta B2/C1erako material sorta bana hain zuzen ere. Nork bere erabilera-plana egitera bideratuta daude jarduera guztiak.
 
Euskaltegietako ikasleei Praktikaturen eskaintzaren berri emango zaie eta horrekin batera, euskaraz klasetik kanpo egiteko komenigarritasunaz ere hausnartuko dute.

Materiala hemen eskuragarri dago.

Eskolaz kanpo ere, euskara praktikatu eta euskaraz bizi!

Euskaraz praktikatu nahi?

Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea mintzapraktika programetan. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai hitz egin; gurasolagun egitasmoan tailerrak eta asteburu pasak egin familian; Kirola eta Natura programaren bidez Euskal Herriko naturguneak ezagutu; mintzodromoetan parte hartu; eta gure bestelako eskaintzez gozatu: tailerra, hitzaldi, kantulagun, irakurzale klubak... Beraz, gure eskaintza gustuko baduzu, aski duzu zeure inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzuetara jotzea, edota izena emateko fitxa hau betetzea.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto