Orrialde hau inprimatu

Normaltasun berria, euskaratik eta euskaraz

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Alarma egoerak agerian utzi dituen gabeziei aurre egiteko urgentziazko neurriak aurkeztu ditugu Kontseiluko kideok. Oraindik ez dakigu COVID-19aren eragina zenbatekoa izango den, ezta zer nolako bilakaera izango duen ere. Dakiguna da krisi honek agerian utzi dituela gure gizartearen gabeziak, eta, ondorioz, zaurgarrienak eta gutxitutakoak izan direla kaltetuenak. Hizkuntza-eskubideen kasuan beste hainbeste gertatu da: ​euskal hiztun komunitateon eskubideak zapalduak izan dira ustezko berehalakotasunaren eta lehentasunaren izenean, eta euskalgintzarekiko erakundeen babes falta​ are begibistakoagoa izan da.

Krisiak sortu dituen kalteei aurre eginez, hizkuntza-politikak birpentsatzea eta etorkizun hobea eraikitzea da helburua. Ekitaldian, AEKren koordinatzaile Alizia Iribarrenek hartu du parte. Bertan, Geroa euskaratik adierazpena aurkeztu da.

Irakurri adierazpena osorik hemen

Albistea osorik Kontseiluaren webgunean

Irakurri 3835 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 25 November 2020 18:48
Asteartea, 23 June 2020 10:27