Orrialde hau inprimatu

Urte berria, asmo berriak

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Urte berriarekin batera, asko izaten dira jendearen asmo onak: erretzeari uztea, kirola egitea, osasuntsuago jatea... AEK-k ere baditu bere asmoak 2020rako, berriak ez badira ere: herritarrak euskalduntzen eta alfabetatzen jarraitzea eta herrian euskararen erabilera bultzatzea.

Horiek betetzeko euskara eskolak (2 orduko eskolak, ikastaro trinkoak, on-line eta autoikaskuntza ikastaroak,  barnetegiak) eskainiko dizkiegu urte berri honetan euskara ikasteko asmoa dutenei, titulu ofizialen bat lortu nahi dutenei, euskara maila hobetu nahi dutenei...

2020an euskara ikasi, hobetu edota praktikatu nahi baduzu, galdetu hurbilen daukazun AEKren euskaltegian edota 673 200 100 ยท 946 464 000 telefono zenbakietan.

Euskara eskolak ez ezik, AEK-k bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu: mintzapraktika egitasmoak; enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak; itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua...

2020an ere, ikasi euskara praktikoa AEKn!

Irakurri 2861 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 30 December 2019 08:08
Astelehena, 30 December 2019 07:51