Albisteak
Azken urteetan bezala, aurten ere Uribe Kostako AEK-k ekainean batxilergoko ikasleentzako ikastaro trinkoak antolatuko ditu. Ikastaroen helburua HABEren B2 eta C1 mailak egiaztatzeko proben prestaketa izango da. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta maiatzaren 31ra arte matrikula egiteko aukera izango da. Ekainaren 3an hasiko dira eskolak eta hilaren 28ra […]
Zabalik da 2019ko udako barnetegien matrikula-aldia; hemen dituzue zehaztapen guztiak. Eta gogoratu: urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa! Informazio gehiagorako: Gertueneko AEK euskaltegian // 673 200 100 – 946 464 000 // udabarnetegiak@aek.eus // Ibiltaria: ibiltaria@aek.eus EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA FORUA): Izena emateko azken […]
AEKren Praktikatu zerbitzuak zenbait txango antolatu ditu 2019rako. Horietan euskara, natura eta kirola uztartuko dira. Lehenengoa urtarrilaren 17an izango da, Artxandan, eta martxoan Meatzaldean burutuko dugu, Muskizetik El Pobalerako ibilbidea eginez. Anima zaitez, praktikatu eta bizi!
Abenduaren 21era arte zabalik izango da Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian abiatuko diren ikastaro trinkoetarako izen ematea. Maila guztiak goizez eta arratsaldez eskainiko dira. 224 orduko ikastaroak osatuko dira urtarrilaren 7tik martxoaren 29ra arte. Informazio gehiago nahi izanez gero, Uribe Kostako AEK-ko edozein euskaltegitan galde dezakezue.
AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek, Zazpitan Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 5 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK. Bi kutxa daude aukeran: zuria […]
Enkarterriko AEK Euskaltegian zuk behar duzun maila eta ordutegia eskaintzen dizugu. Zu hemen zaude, AEK ere bai. Eskatu informazioa: 946 670 312 – 607 594 120 En Enkarterriko AEK Euskaltegia te ofrecemos el nivel y el horario que necesitas. Pidenos más información: 946 670 312 – 607 594 120 […]
Zu Meatzaldean zaude, gu ere bai Hemen gaude berriro. Tira, bada, hobeto esanda, hementxe gaude, beti bezala. Zugandik hurbil, euskara hobetzen laguntzeko prest. Horren harira, zera esan nahi dizugu, ikasturte honetan, ikasteko oso aukera zabala eta edonoren behar eta nahietara egokitua eskaintzen dizugula. Bestetik, jakin behar duzu eskura izango duzun […]
18/19 ikasturtean C2 maila egiaztatu nahi duten Uribe Kostarrentzat ikastaroa eskaintzen dugu AEKn. Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian emango diren eskoletan C2 mailarako zehaztutako edukiak lantzeaz gain, egiaztatze-probak ere prestatuko dira. Ikastaroan parte hartu ahal izateko euskalduntzearen EGA edo baliokidearen ziurtagiria aurkeztu behar dute ikaslegaiek.