Korrika
Gurekin Usurbilera etorri nahi baduzu, hurbildu Bilboko AEK-k duen euskaltegi batera eta hartu zure txartela. Autobusak Plaza Biribiletik goizeko 11:00etan irtengo dira eta gero itzultzeko bi aukera izango dituzu 21:00etan eta 00:30ean. Txartela hartzen duzunean erabaki beharko duzu noiz bueltatuko zaren.
Azaroaren 23an Iruñeko Iruñezar euskaltegian Korrika laguntzailea kanpaina aurkeztu dute AEKren Artezkaritza Kontseiluko Nafarroako kide Helios del Santo, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugika, Korrika 18ren arduradun Edurne Brouard eta Gorka Martín, Olga Lopera, Tomas Arroyo eta Gillen Morales ikasleek. Korrikak laguntzaileak behar ditu. Tamaina honetako kanpaina batek, herriaren eta herritar […]
Azaroaren 9an Unesco Etxean, Bilbon, Korrika 18 aurkeztu dute Korrika arduradun Edurne Brouardek, AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 14an Martin Ugalde parkean, Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta martxoaren 24an Baionan (Lapurdi) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Eman euskara elkarri […]