Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

AEKren II. binakako lasterketa

Egin dezagun korrika euskaraz!

Donostiako AEK-k bigarren urtez binakako lasterketa antolatuko du apirilaren 13an, 10:30ean. Kirol jarduera bat eskaintzeaz gain, AEK-k parte-hartzaileen artean euskarazko kultur eta aisialdi produktu eta zerbitzuen kontsumoa sustatzeko helburua ere badauka. Horretarako; AIZU!, Berria, Hitza, Elhuyar, Luma, Argia eta Gaztezuloren harpidetzak zozketatuko dituzte, baita Elkarrek banatutako hainbat mahai jolas, liburu eta disko ere.

Lasterketa honetan korrikalariek binaka hartu behar izango dute; mutil-mutil, neska-neska eta neska-mutil aukerak egongo dira, eta era berean hiru sailkapen.

 

Informazio gehiago:

Eguna: apirilaren 13a (igandea), 10:30ean.
Luzera: 6 km
Prezioa: 19 euro bikoteko (aurrez. Egunean bertan, 25 euro bikoteko). Mikrozuntzezko toalla bana opari!

Izen emateak HEMEN

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude