Euskararen Egunaren ospakizunen barruan Egizuk, Areetako Elkartegian, antolatutako Berbodromo/Olgetodromoan parte hartu zuten gure ikasle eta irakasleek. Egun osoko ekintza izan zen, goizetik gauera arte ordutegiz ordutegi aritu ziren ikasle guztiak, Egizuk proposatu zituen gaien inguruan solasean. Gustora ibili ziren, argazkietan ikus daitekeenez, bai berbetan jardun zirenak, bai olgetan aritutakoak. Saioak […]
Albisteak
171 posts
Getxoko Lauaxeta euskaltegiko ikasle eta irakasleek babesa erakutsi diote Euskarak 365 egun kanpainari. Horretarako, hona hemen kanpainaren izenean, euskaltegiko sarreran, ordutegiz ordutegi egindako argazki batzuk.
Hemendik aurrera blog honen bitartez izango duzue gure berri. Uribe Kostako AEKideok antolatutako ekintzez gain, beste hainbat konturi buruz arituko gara txoko honetan. Laster arte!