Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Udako barnetegietarako eskaintza berezia AEK-ko ikasleentzat. %25 merkeago!

AEK-ko ikaslea* bazara eta udako barnetegiren batera joateko asmoa baduzu, eman izena maiatzaren 3a baino lehen eta baliatu ikasleentzako eskaintza berezia. %25 gutxiago ordainduko duzu!

Udako barnetegiak aukera bikaina dira ikasturtean zehar ikasitako praktikan jartzeko. Egunero 6 orduz eskola jasotzeaz gain, bi astez inguru euskaldun batean murgiltzeko aukera eskaintzen dute barnetegiek. Horrela, euskararen ikas prozesuan aurrera egiteko aukera paregabea eduki eta ingurune ederraz gozatu ahal izango duzu.

Aurten, COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, zoritzarrez ez da familia barnetegirik egongo. Hauek dira aurtengo udan hego Euskal Herrian eskainiko ditugun euskalduntze barnetegien datak eta lekuak:

Informazio gehiago AEKren euskaltegietan ·673 200 100 / 946 464 000 · udabarnetegiak@aek.eus

*AEK-ko ikasleentzat soilik (deskontuaz baliatzeko derrigorrezkoa da 2020/2021 ikasturtean,  AEK-ko ikasle izatea 60 orduko edo gehiagoko ikastaroren batean).

EZ GALDU AUKERA ETA EMAN IZENA!

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *