Zatoz euskaltegira!

Argazkia: A.Arroita (AEK).

Euskal herritarrei euskara ikasteko deia luzatzeko xedearekin euskaltegiek “Zatoz euskaltegira!” lemapean agerraldia egin dute gaur Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.

Bertan instituzioak, gizarte eragileak, kirolariak, idazleak, musikariak, alderdiak, euskal jendarteko hainbat aurpegi ezagun eta beste hainbat eragile egon dira (zerrenda albisteari erantsita)

Ekitaldian Andres Urrutia Euskatzainburuak hartu du hitza eta honako hau esan du:

“Ez da lehen aldia eta azkena ere ez dela izango uste dut Euskaltzaindiaren etxera, euskararen etxera, ongi etorria ematen zaizuela. Etxe honek zuen hasierako zereginetan izan zuen zeresana ahaztu gabe, egun, ekitaldi honen bidez, ikasturtero bezalaxe, jendaurrean agertu nahi duzue, agertu nahi dugu  zuen gogo eraberritua, urtez urte euskal gizarteari aspalditik emandako agindua betetzeko, alegia, HELDUEN ALFABETATZE ETA EUSKALDUNTZE lanetan buru-belarri jarduteko.

Un nuevo curso, una ilusión renovada para decirle a esta sociedad que el euskera es una tarea de todos y que en esa tarea no sobra nadie, sino que la participación de todos es necesaria.

Une latzak bizi ditugu. Dirua eskas, baliabide ekonomikoak urri, itxaropenik eza da nagusi gure artean. Horren aurrean, beste behin ere, aldarrikatu dezagun gure konpromisoa eta esan diezaiogun gizarteari euskara bera dela, gizarte honen barruan, gainditu beharko ez litzatekeen lerro gorria. Horretan ulertzen da zuen zeregina, zuek eskaintzen baitiozue gizarteari halako zerbitzua, halako ematea, gizartea bera izatearen eta kulturaren ikuspegitik aberastu nahian.

La crisis económica que vivimos nos hace olvidar muchas veces que el euskara es también una línea roja que no debemos traspasar si no queremos empobrecer nuestra sociedad y nuestra convivencia.

Azpimarratu behar da euskaltegiek egiten duten lana. Izan ere, irakaskuntza da, Euskaltzaindiarentzat ez ezik gaur hona zuen aurrera agertu garen guztiontzat euskararen normatibizazio eta normalizazioaren esparruetan arlo esanguratsua eta aproposa, hortxe ere nabarmentzen baita ibilbide honen indarra.

Somos conscientes de la importancia de la enseñanza para la difusión de la normativización y la normalización del euskera. He ahí uno de los vínculos que nos unen a todos nosotros en la defensa del desarrollo social del euskera.

Norbaitek esango du: eta euskara zertarako ikasi? Euskaltegietara zertarako joan?  Halako galderak egin dizkiogu behin edo behin gure buruari  hemen gauden asko eta asko.

Erantzuna, esango nuke nik, ez da erraza edota norabide bakarrekoa. Inguruak, jakingurak, lanaren aldeko premiak… bakoitzak ditu euskara ikasteko edota ikasitako euskara hobetzeko arrazoi desberdinak. Guztiok, alabaina, bat gatoz puntu honetan, behin ikasteko bidaia eginez gero, bidaia hori aberasgarri eta suspergarri izan dugula. Gure izatea hobeto ezagutzen dugu, gure inguruaren izenak eta izanak egokiago  barneratzen ditugu eta horretaz kanpo ere, gauza gara egunero gure sentimentuak euskaraz kanporatzeko, gure lana euskaraz egiteko, gure laguntaldean euskaraz aritzeko… hitz batez esateko, geureago eta aldi berean zabalago eta irekiagoak izateko. Ikasi eta erabili, erabiliz ikasi, erabiltzeko ikasi…Horretan ditugu bidegile eta bidaide euskaltegiak.

Aprender, perfeccionar una lengua, por los diferentes motivos que sean, es abrirse a mundos nuevos y ser capaz de expresarse con nuevos matices, con nuevos acentos en la realidad diaria de nuestra vida. Hoy tenemos un modo de hacerlo, de que nos ayuden en este camino, y este modo son los euskaltegis, nuestros guías en este camino personal y colectivo del euskera.

Esos vínculos, esta presencia y acompañamiento de y a los euskaltegis es lo que hoy queremos simbolizar aquí recordando a quienes en el quehacer diario del aula, en esa relación entre profesor-alumno,  son los protagonistas del proceso de normalización del euskera.  Hoy muchos de ellos no están aquí con nosotros pero nuestro empeño está con ellos.

Buruz buruko zen baliabide berriak erabilita, hamaikatxo ikasle izango dira ikasturte honetan ere euskaltegietako ikasgeletan. Bihoakie eurei, mundu osoan zehar euskara irakasten eta ikasten edo euren burua alfabetatzen ari diren guztiei gure agurra, gure gogoa eta nahia .

Aurrera, bada, eta gogotsu jokatu dezagun euskararen  alde! ZATOZ EUSKALTEGIRA!