Auzoetako euskaltegietan ere INAUTERIAK ospatu dituzte

Urtero bezala, ostegunean,  martxoak 6, Santutxuko AEK-ko euskaltegian TXITXIBURDUNTZI eguna ospatu zuten.

Goizean, mozorro lehiaketa eta torrada txapelketa izan zuten. Hori bakarrik ez, plantxan txistorra, hirugiharra…ere prestatu zuten; norgehiagokan aritu ziren ea nork txistorrarik onena egin !Makina bat 200 kilo gizendu zen. Goiz pasa ederra izan zen Santutxun.

Arratsaldean, jaia xumeagoa izan bazen ere, taldeak korrika petoa eta “antifaza” prestaturik, euskal kultura, sena, logika… praktikan jarri behar izan zituzten. Eskerrak goizean soberan geratu ziren torradak erantzun zuzenak asmatzen lagundu zien.

Jai giro aparta izan zuten, baina Santutxuko Inauteriak hasi baino ez ziren egin. Izan ere, larunbatean, AEKIDEOK afaria izan zuten. Horrez gain, festak asteburu osoan zehar iraun zuen eta bukaera ikusgarria emateko, igandean, MOZORRO DESFILE ERRALDOIA IZAN ZEN. Aupa Santutxutarrak eta Santutxuko Inauteriak!

Alde Zaharreko Lizardi AEKn ere parranda ederra izan zen, bai goizean zehar bai arratsaldean ere.