Legion Condorri buruzko 2. hitzaldia, jada, egin dute Santutxu AEK-ko euskaltegian

Aurreko berrietan iragarri bezala, ekainaren 5ean, osteguna, Legion Condorri buruzko 2.hitzaldia izan zuten Santutxu AEK-ko euskaltegian. Bertara, auzoko hainbat pertsona hurbildu ziren, baita ikasle eta Berbalagunak ere.

Giro atsegina izan zen eta hizlariek euren ikuspegia emateaz gain, auzotarrek garai hori nola bizi izan zuten ere adierazi zuten, hainbat pasarte kontatuz eta familietan horri buruz hitz egiteko zegoen beldurra aipatuz. Dena den, denboran aurrera egin dugula eta beldurra alde batera utzi dugula ere esan zen eta iraganean zer gertatu zen jakitea, oraina eta etorkizuna ulertzeko, beharrezkoa dela ere azpimarratu zen.

Bukatzeko, hauxe esan nahi dute Santutxu AEK-ko lagunek: “Mila esker Andrea! Mila esker Klaus! Iraganera egindako ibilaldiak oraina ulertzen lagundu digu eta!”.