[:eu]Egun osoko parrandaren ondoren atsedentxoa hartuko dugu eta bihar arratsaldeko 19:00etan Baztertxun segiko dugu!!! ANIMATU eta hurbildu pintxo potera!!! [:]
Yearly Archives: 2016
[:eu]Indautxu AEKn ere Inauteri Jaia ospatu zuten otsailaren 8an. Uste duzue oso serio hartu zutela ospakizuna??? Begira argazkiei eta zuek esan… [:]
[:eu]Pasa den ostiralean, otsailak 5, Lizardiko Inauteri Jaia ospatu genuen Kalderapekon; denetarik egin genuen: hamaiketakoa, torrada-txapelketa, jokoak, poteoa… eta hori guztia lortu genuen aurrera ateratzea nahiz eta 4 irakasle sukarrak jota etorri ziren!!! Eskerrik asko lagundu zenuten guztioi eta, jakina, Kalderapekokoei! [:]
[:eu]Santutxu AEK-k gogotsu ekin die Santa Agedako entseguei!!! Kasualitatea izango al da euria barra-barra aritu duela gaur??? Kar, kar, kar… Ezeeeetzzz……. txantxa besterik ez da izan!!! Animo eta segi horrela, ondo ari zarete eta!!! [:]
ADI!!! EGA azterketa hurrengo deialdian egin nahi duzuenok orain duzue zabalik matrikula egiteko epea!!! Gogoan izan matrikula online egin behar duzuela HEMEN. Horren gaineko informazio gehiago hemen duzue: – EGA: Proben datak (egutegia). – EGA: triptiko informatiboa (azterketa nolakoa den). ZORTE ON GUZTIOI!!!
Bilboko AEK-ko loteria erosi zenuen? 3719 / 9719 zenbakidun loteria-boletoa daukazu? Hala bada, ZORIONAK!!!!!!!!!! ERRIGORA saskia irabazi duzu! Eskatu euskaltegiko bulegoan otsailaren 11 baino lehen!!! … eta on egin!!! 😉