Bilboko AEK-ko Ikasleen Udaberriko Topaketa

Urtero bezala, udaberri honetan ikasleen topaketa antolatuko dugu (abenduan udazkenekoa egin genuen, ikusi blogean egin genuen sarrera). Horrela, Bilboko AEK-ko ikasleek haien euskara kalera atera ahal izango dute eta hainbat ekintzatan parte hartu ere bai. Bakarrizketak, mahai-jolasak, kontzertua… Goizez Indautxun eta arratsaldez Santutxun, eguna ederto pasatuko dugu euskara ardatz izanik. Eta noski, segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta izango dira.