Autoikaskuntza urrian hasteko
Ordutegi arazoak dituzu? Orduan hauxe da zure aukera! Metodo honen bitartez malgutasunez ikasiko duzu! Urrian hasitako modulazioan eskaintzen dugu 190 orduko ikastaro bat, honela antolatuta:
- Astero 20 minutuko tutoretza bat zure tutorearekin (zure ikas-prozesuaren jarraipena egiteko, zalantzak argitzeko…).
- Astero 1’5 orduko mintza-saio bat autoikaskuntzako ikasle gehiagorekin eta tutore batekin.
- Hamabostero 12 bat orduko programazio bat materiala egiteko nahi duzun lekuan (etxean, metroan…). Hor jasoko dituzu egin beharreko jarduerak: irakurmena, idazlanak…
Gainera, Moodle plataformaren bitartez aukera izango duzu harremanetan egoteko tutorearekin eta autoikaskuntzako ikasle guztiekin!
** Urrian ezin bazara hasi, beste modulazio txikiago bat daukagu: 100 ordu, otsailetik ekainera
Informazio gehiago nahi baduzu, hurbildu gure euskaltegietara!