Aurten animatu gara eta ikasturteari ekin diogu “a lo grande”!!! A lo locooooo!!!
Gaur, urriak 19, kurtso hasierako jaia ospatu dugu Bilborocken: 100 ikasle baino gehiago etorri zarete (ESKERRIK ASKO!!!) eta gurekin izan dugu KIKE AMONARRIZ!!!
Primeran pasa dugu Kikerekin!!!: barre eragin digu, entretenitu gaitu… euskararekin eta euskaraz barre egin dugu!!! Gure ikasle gaixoen sufrimenduak, frustrazioak, garaipen txikiak (edo handiak!), esfortzuak… horiek guztiak maisuki elkartu ditu ikas-prozesua “deskribatu” duen bakarrizketan!!! ZORAGARRI, KIKE!!!
Jarraian, nola ez, Berbaditza lehiaketara pasatu gara: tribial, abestiak… maila diferenteetako ikasleak nahastu ditugu taldeak eratzeko, eta ondo baino hobeto aritu zarete!!! Irabazleek bere oparitxo jaso ondoren, batzuk animatu dira poteatzera!!! Hori baino ohitura euskaldunagorik ez dago!!!