Category Archives: Bestelakoak

2018-2019 ikasturterako matrikula zabalik

Gure ordutegiak: 10:00-13:00 eta 16:30-19:30

17/18 UDA IKASTAROAK

IKASTARO TRINKOAK / CURSOS INTENSIVOS

09:00-14:00 eta 15:30-20:30
Prezioa: 170 €
Uztailaren 2tik 27ra / del 2 al 27 de julio
Abuztuaren 2tik 31ra / del 2 al 31 de agosto
Irailaren 3tik 28ra / del 3 al 28 de septiembre

 

MAILA AZTERKETEI BEGIRAKO 80 ORDUKO IKASTAROAK (irailean)
09:00-13:00 edo 16:00-20:00
Irailaren 3tik 28ra, egunean 4 ordu.
Prezioa: 136 €

LIZARDI AEK EUSKALTEGIA
Perro kalea 1-1
94 416 82 00
lizardi@aek.eus

Bulego ordutegia: 9:30 – 13:30

Neguko matrikulazioa zabalik!

Badator berriro BERBADITZA jaia eta sorpresak!

Aurten ere BERBADITZA jaia prestatu dugu, zuek protagonista zareten jaia, ikasleok alegia. Bai goizez eta bai arratsaldez, Bilborocken elkartuko gara zuekin denbora tarte batean ondo pasatzeko. Eta 19etatik aurrera… BERBAZ BIRAN ekitaldia izango dugu, sorpresaz beteriko bidaia ezezaguna. Nora joango gara? Nola joango gara? Gurekin etorri behar jakiteko, beraz, animatu!!

TRINKOA EKAINEAN B2/C1 PRESTATZEKO

Adi lagunak! Matxintxu-Larrako AEKn ekainean trinko berezia antolatzen ari dira B2 eta C1 prestatzeko. Eman izena!

Mahatserriko MINTZODROMOA apirilaren 5ean!

Santutxuko Euskararen Astea eta 20. korrika baliatuz, Santutxuko AEK-k mintzodromoa antolatuko du apirilaren 5ean. Hitzordua Iturriaga eta Karmelo kaleetan izango da, goizeko 11:30etik 12:30ra. Informazio gehiago euskaltegian bertan izango duzue! Animatu eta parte hartu!

AEKren matrikulazio kanpaina berria: prentsaurrekorako gonbita

Datorren ostiralean, irailak 2, AEK-k aurtengo matrikulazio-kanpainaren prentsaurrekoa izango du Kalderapekon, goizeko 11:30ean.

Beraz, nahi duen ororentzako gonbita luzatu nahi dugu… anima zaitezte! Etorri Kalderapekora!!!

Bilboko Udalaren kanpaina berria euskara ikasteko!

El euskera para todas las personas y para todos los días lelopean ikusiko ditugu irailean kartelak Bilboko hainbat lekutan: autobusetan, udal-erlojuetan, markesinetan… baita San Mameseko pantailetan ere!

Horixe da Bilboko Udalak helarazi nahi duen mezua, abuztuaren 29an aurkeztu zuen kanpainaren bitartez: guztiok ikas dezakegu euskaraz, egunero apur bat.

Beraz, badakizue… anima zaitezte eta hurbildu euskaltegietara! Guztion artean entzungo da euskara kalean!

IMG-20160829-WA0003 IMG-20160829-WA0000

HAU PITTU HAU konpartsaren Euskara Saria

HAU PITTU HAU konpartsak atzo Euskara Saria eman zion Bilboko Berbalagun proiektuari.

ZORIONAK AITOOORRR!!! Eta zorionak proiektu honetan laguntzen edo parte hartzen ari zareten guztioi!!!

IMG_7159IMG_7157IMG_7165IMG_7166

Azken egunak ekaineko trinkoan izena emateko!!!

Ekainean C1 prestatu nahi baduzu, orain garaiz zabiltza!!! Azkar ibili, eta telefonoz deitu edo pasa gure euskaltegi batetik izena emateko. Klaseak Matxintxu AEKn izango dira (Deustun).

Zalantzarik baduzu, galdetu eta zure galderak erantzungo dizkizugu!

 

(Español) Berbaditza 2016

Gogoratu:

Bilboko AEK-ko euskaltegiok maiatzaren 26an ospatuko dugu ikasleen jaia Bilborock-en!!!

Animatu eta etorri!!!

FlayerA

Aurkezpena: AEK-ko barnetegien inguruko erreportajea

Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko dokumentala Bilbon aurkeztu genuen atzo, maiatzaren 12an, ostegunean. Barnetegien magian eta abenturan murgildu nahi izan genuenok goizeko 11:00etan izan genuen hitzordua, Kalderapekon.

Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!

IMG-20160512-WA0019 IMG-20160512-WA0021 IMG-20160512-WA0022 IMG-20160512-WA0023

Zatoz gurekin sagardotegira!!!

Sagardoa gustatzen zaizu? Bakailao-tortilla ere bai???

Ba… zatoz gurekin sagardotegira!!!

 

sagardotegi-kartela

 

 

Errigora saskia jabe bila!!!

Bilboko AEK-ko loteria erosi zenuen?

3719 / 9719 zenbakidun loteria-boletoa daukazu?

Hala bada, ZORIONAK!!!!!!!!!!

ERRIGORA saskia irabazi duzu!

Eskatu euskaltegiko bulegoan

otsailaren 11 baino lehen!!!

… eta on egin!!! 😉

Errigora saskia 2015

Hizkuntzaren keinua – Kontseilua

 

URTARRILEAN EUSKARA IKASTEN HASI NAHI?

Buru-belarri ari gara lanean urtarrilerako! Ikastaro berriak izango ditugu: animatuko eta etorriko al zara? Pasa zaitez hurbilen duzun euskaltegitik eta konpromiso barik emango dizugu informazioa! 😉

OHARRA: Gabonetako oporretan Lizardi AEK-ko bulegoa goizez irekita egongo da abenduaren 28, 29, 30ean eta urtarrilaren 4 eta 5ean. Halere, beti bezala, eskuragarri dituzue gure helbide elektronikoak matrikulatzeko nahiz informazioa eskatzeko!!!

Izan ditzazuela Gabon zoriotsuak!!!

ARRUNTAK2 OSAKIDETZA2

 

Euskararen Eguna ospatu nahi?

Hainbat dira abenduaren 3an gauzatuko diren ekintzak Euskararen Eguna ospatzeko, zein baino zein interesgarriagoak! Baina, momentuz, bakar baten berri emango dizuegu: datorren azaroaren 27an, ostiralean, bertso-afaria antolatu dute Zorrotzako Arsenio jatetxean! Onintza Enbeita eta Fredi Paia izango dira bertsolariak eta ekitaldiari ekingo diogu arratsaldeko 20:00etan trikipoteoa egiteko Arseniotik. Animatuko zarete?

Izena emateko deitu Zorrotza AEKra (944 414 920).

Ondo pasa eta on egin!

Captura de pantalla 2015-11-04 a las 12.31.22_content

LORALDIA BADATOR!

kartela

 

UDABERRIAREKIN BATERA BADATOR LORALDIA

UDABERRIAN ETA BILBON PLAZARATUTAKO EUSKAL KULTURAREN FESTA BERRIA

LORALDIA ideia originala da, baina hausnarketa aspaldian zebilen euskalgintzaren haize boladetan dantzan.

Euskal Kulturaren transmisioa eta ikusaraztea ditu helburu. Euskal Kulturak badu itsasargi handi bat udazkenean (Durangoko Azoka). Hortaz, LORALDIA Udaberriko itsasargi dirdiratsua izateko sortua da.

Eta uste dugu lekurik egokiena euskal kulturaren itsasargi edo plaza berri hau jartzeko Bilbon dela

Bilbo, Munduko modernitatearen ikurra delako eta euskararen historian aitzindaria izan delako. LORALDIA berriro ere aitzindaria izango da euskararen historia luze horrretan.

LORALDIAK Anton Abbadiaren lekukoa hartu du.

Anton Abbadiak, Irlandan jaio zen euskaldun honek, euskara eta euskal kulturari prestigioa eman nahi izan zion oran dela 150 urte. Munduko beste hizkuntz eta kulturen pare jarri nahi izan zuen geurea.

Asmo berberarekin ari gara lanean LORALDIAN. Euskal Kulturari merezi duen lekua eta prestigioa eman nahi diogu.

Anton Abbadiak LORE JOKOAK asmatu zituen. Guk LORALDIA plazaratuko dugu.

1853ko LORE JOKOEK eta LORALDIAK festibalak ez dute zerikusirik izango baina asmo berarekin abiatzen gara lanean.

LORALDIAK Bilboko erdigunea hartuko du (Guggenheim, Euskalduna, Arriaga, Rekalde, Campos, Kafe Antzokia, Eitb multibox, Ensantxeko merkatua, Pabellon 6…) eta kulturaren arte adierazpen guztiak plazaratuko ditugu: zinema, arte plastikoak, arte eszenikoak (dantza eta teatroa), musika, literatura, bertsolaritza…

 

Otsailaren 28an denok Donostiara

Manifarako kartela

Euskahaldundu

Bilboko Korrika dendaren inaugurazioa, bihar, abenduak 19, arratsaldeko 19etan izango da.

Gonbidatuta zaudete guztiak!