Martxoaren 28a hurbil dago! Aurten Korrikarik ezin izango dugu antolatu, baina euskalduntze-mugimendua plazaratzeko “Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara!” ekimena jarri dugu martxan Euskal Herriko hainbat tokitan. Bilbon bi topaleku izango ditugu egun horretan: Karmelo kalea (Zonaren aurrean) eta Arriaga Plazan. Martxoaren 28an, 12:00etan, denok kaleak euskaraz betetzera!!
Informazioa
Bilboko euskaltegiok eskaintza berria egingo dugu urtarriletik aurrera talde berriak sortzeko. Informazioa: Los centros de Bilbao abrimos de nuevo la matriculación de cara a formar grupos nuevos en enero. Abajo toda la información:
Aurten ere BERBADITZA jaia prestatu dugu, zuek protagonista zareten jaia, ikasleok alegia. Bai goizez eta bai arratsaldez, Bilborocken elkartuko gara zuekin denbora tarte batean ondo pasatzeko. Eta 19etatik aurrera… BERBAZ BIRAN ekitaldia izango dugu, sorpresaz beteriko bidaia ezezaguna. Nora joango gara? Nola joango gara? Gurekin etorri behar jakiteko, beraz, animatu!!
Adi lagunak! Matxintxu-Larrako AEKn ekainean trinko berezia antolatzen ari dira B2 eta C1 prestatzeko. Eman izena!
Santutxuko Euskararen Astea eta 20. korrika baliatuz, Santutxuko AEK-k mintzodromoa antolatuko du apirilaren 5ean. Hitzordua Iturriaga eta Karmelo kaleetan izango da, goizeko 11:30etik 12:30ra. Informazio gehiago euskaltegian bertan izango duzue! Animatu eta parte hartu!