Bilboko Korrika dendaren inaugurazioa, bihar, abenduak 19, arratsaldeko 19etan izango da. Gonbidatuta zaudete guztiak!
Informazioa
Bilboko AEK-ko laguntzaileon jakinarazpena: 2014ko abenduaren 22ko loteria nazionaleko 44956 zenbakiko 0750tik 0799ra eta 4500tik 4549ra arteko partizipazioak baliogabetuak izan dira, lapurretagatik.
2014-2015 ikasturteko MATRIKULA ZABALIK Matrikula irailaren 19a baino lehen egiten baduzu, ordainketa 3 epetan egiteko aukera izango duzu! HABE azterketak 2. deialdia – AHOZKOaren LANKETARAKO ikastaro berezia ORDUTEGI eta MAILA GUZTIAK / Todos los cursos y niveles Cursos de 5, 4, 3, 2 o 1 día […]
Zozketaren zenbaki saritua honako hau da: 31591 Saria jasotzeko telefono honetara deitu behar da: 944159512 Zenbaki saritua duenak uztailaren 30eko eguerdiko 12:00 arte dauka saria jasotzeko epea. Ordurako ez badago, 01591 zenbakia duenak jaso ahal izango du epe berean.
Ekainaren bigarren erdian HABEren ahozko azterketak izango dira BECen, eta, horren harira, idatzizko azterketarekin egin genuen bezala, mintzamen proba hobeto egiteko zenbait ohar eta aholku ekarri dugu hona: Zertan datza azterketa? Azterketa bikoteka egiten da eta atal nagusi bi ditu: bakarrizketa edo hitzaldia eta elkarrizketa edo eztabaida. […]
Atzo, lehengo aldiz, Berbalagunok Bilboko AEK-ko ikasleekin batu ginen azken jaia egiteko. Emaitza ikusita, ez da azken urtea izango, ez. 19:00etan hasi ginen Kalderapekon, turutak prestatzen (bai, bai, kartoi banda ederra muntatu genuen); ondoren, pintxo eta pote pare bat giroan sartzeko eta KALEAN GORA, KALEAN BEHERA ekitaldiari ekin genion. Zazpi […]