LEGION CONDOR-i buruzko hitzaldia Santutxuko AEKn Asteazkenean, maiatzak 28, Legion Condor-i buruzko lehenengo hitzaldia egin zuten Santutxu AEK euskaltegian. Hizlariak Aitor Argote eta Klaus Armburster izan ziren. Hasieran, serio samar hasi bazen ere, berehala jendearen jakinmina piztu eta galderak hasi ziren, hitzaldia baino lagun arteko elkarrizketa sortuz. Oso […]
Santutxu bloga
“LEGION CONDOR-EK ERAGINDAKO GERNIKAREN SUNTSIPENA” erakusketak, 17 panelen bitartez, 36/37ko gerran, nazien bidegabekeria islatzen du eta bide batez, hutsune historikoak ere betetzen laguntzen digu (adibidez, gutxik dakite Alemaniak Espainiari Rifteko gudan laguntza eman zionik). Horrelako bitxikeria gehiago jakin nahi badituzu,orain da zure aukera, 2 astez Santutxuko AEKn erakusketa aparta ikusgai […]
Santutxu-Txurdinagako 14. Euskararen Astea amaitu da. Bai umeak, bai gazteak, bai edadetuak….denok egin dugu posible aurtengo euskararen astea arrakastatsua izatea. Euskararen astea SANTUTXU KANTARIrekin hasi zen eta taberna ibiltariarekin batera, auzoa girotu zuten hurrengo egunean egongo zen Flash Mob erraldoiari bidea eginez. Hurrengo goizean, auzoa festa giroan elkartu eta elkarrekin […]
Udaberriari hasiera ederra emateko Santutxun eta Indautxun euskara ikasleek eta, oro har, euskalakariek badute zeregina. SANTUTXUKO EUSKARAREN ASTEA Santutxu-Txurdinagan apirilaren 4tik 9ra Euskararen Astea ospatuko dute, 14.edizioa hain justu ere. Horretarako eta aurreko edizioetan bezalaxe, auzoko 20 ikastetxe/institutu inguruk parte hartu dute, gainontzeko hainbat eragilerekin batera. Jarraian, egitaraua duzue […]
Urtero bezala, ostegunean, martxoak 6, Santutxuko AEK-ko euskaltegian TXITXIBURDUNTZI eguna ospatu zuten. Goizean, mozorro lehiaketa eta torrada txapelketa izan zuten. Hori bakarrik ez, plantxan txistorra, hirugiharra…ere prestatu zuten; norgehiagokan aritu ziren ea nork txistorrarik onena egin !Makina bat 200 kilo gizendu zen. Goiz pasa ederra izan zen Santutxun. Arratsaldean, jaia […]