Santutxu bloga
Santutxuko euskaltegiak ere egun berezi hau ospatuko du, baina egun bat atzeratuta. Baina lasai, sorpresaren bat egongo omen da…
Santutxuko Euskararen Astea eta 20. korrika baliatuz, Santutxuko AEK-k mintzodromoa antolatuko du apirilaren 5ean. Hitzordua Iturriaga eta Karmelo kaleetan izango da, goizeko 11:30etik 12:30ra. Informazio gehiago euskaltegian bertan izango duzue! Animatu eta parte hartu!
Hemen irakur dezakezue Bilboko Berbalagunak proiektuaren arduradunari, eta AEKidea denari, egindako elkarrizketa: http://uriola.eus/bilbo/1480416975662
Pasa den urriaren 19an, Bilboko AEK-ko euskaltegiok ospatu genuen 2016/17 ikasturtearen hasiera!!! Ondo-ondo hasteko, Kike Amonarriz “engantxatu” genuen eta bakarrizketa ezin dibertigarriagoa eskaini zigun!!! ESKERRIK ASKO, KIKE!!! Oso ondo pasarazi zenigun!!! Jarraian, Berbaditza lehiaketara pasa ginen… eta Txemari argazkiak ateratzeko mesedetxoa eskatu nion, beraz……… Txema: zure ohorean, egin zenuen ahaleginagatik, […]