Duela urte eta erdi INDAUTXUKO JAI BATZORDEA osatu zen, gu bertako partaide garela auzoko beste hainbat talde, eragile eta norbanakorekin batera. Batzorde honen asmoa auzoko giroa eta auzo sentimendua berreskuratzea izan da. INDAUTXU EGUNA antolatzearen helburua indautxutar guztiok batuko gaituen egun bat aldarrikatzea izango da, giro herrikoian eta parte-hartzailean. Egun osorako ekitaldiak antolatu ditugu. Orain falta den gauza bakarra da jendea animatzea, parte hartzea eta disfrutatzea. GORA INDAUTXU EGUNA!!!
You may also like
Eskerrik asko hurbildu eta parte hartu zenuten guztioi!
Indautxu AEKn gure 30. urteurrena ospatuko dugu!!! Zatoz prestatu dugun ginkanan parte hartzera! Probak Indautxun zehar izango dira, komertzio eta taberna batzuen […]
Pasa den urriaren 19an, Bilboko AEK-ko euskaltegiok ospatu genuen 2016/17 ikasturtearen hasiera!!! Ondo-ondo hasteko, Kike Amonarriz “engantxatu” genuen eta bakarrizketa ezin dibertigarriagoa […]