HABE

Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2016

Euskara-ikasleentzako diru-laguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2016 urtean, horretarako 1.250.000 euro baliatuz.

ADI!!! www.habe.euskadi.eus web orriaren bitartez datu-orria osatzeko epea 2016ko irailaren 6tik urriaren 5era bitartekoa (biak barne) izango da!!! Beraz, ez despistatu eta kontuz datekin!!!

Deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla:

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2015eko martxoaren 27tik 2016ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2015/2016 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2015eko bigarren deialdian eta orain indarrean dagoen 2016ko lehen deialdian mailaren bat egiaztatu izana.

Informazio gehiago duzue HABEren web-orrian.