
2025eko martxoaren 24ean Hernaniko sei ikasle eta erakasle bat jin ziren guregana.
Donibane-Garazira jin ziren egun baten pasatzera hemengo euskalkia ezagutzeko. Merkatura joan eta gero jin ziren gure ikasgelara gurekin mintzatzera.
Gure buruak aurkeztu ginauzkioten eta bereziki zergatik euskara ikasten dugun azaldu. Heientzat galderak prestatu ginituen ere : beren bizi modu, euskararekin duten harreman eta ohidura, ikastetxe, ikasketa eta etorkizunari buruz.
Aski zaila izan da heien ulertzea bereziki orenaren bukaeran. Beren doinua eta euskalkia desberdinak baitira eta fite mintzatzen baitira. Hala ere biziki interesgarria zen.
Intxaurrak eta sagarnoa eskaini zauzkiguten, eta baso bat elgarrekin edan ginuen. Momentu goxoa pasatu ginuen.
2 thoughts on “Hernani-Donibane Garazi topaketa”
Niri oso baikorra iruditu zait trukaketa hau, zeren gaur egun euskaldunok daukagun erronka nagusia lurraldetasuna eta euskara baitira . Ezarri ziguten muga artifizial horrek gehiegi separatu gintuen. Guri hori konpontzea.
Egin duzuen topaketa biziki polita eta interesgarria atxemaiten dut. Guk ere ( Donapauleko ikasle talde bat gira) ukan genuen Baionako talde baten bisita. Goiza elgarrekin pasatu genuen bisita bat eginez eta bazkari goxo bat partekatu genuen Donapaleuko jatetxe batean.
Topaketa horiek egokiak dira euskara praktikatzeko eta espero dut beste batzuk antolatuak izanen direla.