Pantailei buruzko inkesta Itsasuko ikastolan

B2 formakuntza egiten ari gara euskara ikasteko, eta momentu honetan, gai hau lantzen ari gara: pantailak. Dakizuen bezala, gai hori inportantea da gizartean, bereziki gazteentzat.

Horretarako, inkesta bat egin genuen Itsasuko gau eskolan, 9-10 urteko haurrekin, jakiteko nola erabiltzen dituzten pantailak. Hala, 18 ikasleri galderak egin genizkien.

Inkestaren emaitzei begiratuz, lehenik, ikus dezakegu nahiago dutela kanpoan jolastu pantailak begiratu baino; alta, ikasle gehienek telebista ikusten dute.

Telebistari dagokionez, dokumentalak, telesailak, filmak eta marrazki bizidunak ikasle gehienek ikusten dituzte, baina 18 ikasletatik 17k (% 94,4k) denbora mugatua dute. Gehienek telebista ikusten dute asteburuetan eta ikasleen erdiak otorduetan.

Telefonoari buruz, ikasleen gutxiengoak badu mugikor bat (bistan dena, denek nahi dute ukan). Askotan erabiltzen dituzte pantailak musika entzuteko, gehienek Youtuben. Ikusten dugu gizartean eta bizitzan objektu horiek leku handia hartzen dutela.

Bestalde, ikasleen gehiengoak pantailak begiratzen ditu familiarekin (gurasoekin edo anai-arrebekin) eta ikasleen gutxiengoak lagunekin.

Ondotik, ikastolan ez dituzte anitz baliatzen pantailak, bakarrik lan egiteko pantaila handi bat (proiektagailua).

Bestetik, nahiz eta lasai izan begiratzen dutelarik, ikasle gehienek (% 76k) buruko mina dutela aitortu dute pantaila ikusi eta gero.

Bukatzeko, ikasleen arabera, etxean ez dira anitz gatazka sortzen pantailengatik, baina ikasleen gutxiengoak erran du baietz.

Azkenean, pentsatzen genuen ikasle gehienek pantailak, bereziki mugikorrak, baliatzen dituztela, jolasteko edo sare sozialekin, baina ikus dezakegu ezetz.

Gero eta sentsibilizazio gehiago bada haurrentzat, eta nahiz eta badakigun adikzioa dela, iruditzen zaigu konplikatua dela ohiturak aldatzea.

6H B2 Itsasuko taldea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude