Baionako AEKko talde batek idatzi zituen olerkiak argitaratuak izan ziren 2024ko “HATSAren POESIA” deitu olerki bilduman:

Mugaz gain
Uraren muga,
lurraren muga,
zeruaren muga.
Haizearen muga?
Ura eta lurraren arteko muga.
Lurra eta zeruaren arteko muga.
Zerua eta itsasoaren arteko muga.
Itsasoaren muga?
Lurretik itsasora igeriz nabil
Lurretik zerura
mendia igoz nabil.
Nola joan ninteke
itsasotik zerura?
Jujube
Herri baten erdian
zergatik behar dugu muga bat onartu?
Muga bi aldetik
sustrai berdinak.
Denen denboretan jendeek
muga hori beti gurutzatu dute.
Isabelle
Mendian ibiltzean
Herriaren arima gure
barnean sartean
Traba eta galderak dira
desagertzen
Barne eta kanpoko mugak polliki
lausotzen eta libro
gabiltza azkenean
Mundu eder berri batean
Gilles
Parisetik zetorren
Euskal Herria behatzen.
Bakarrik zegoen
Bi zuhaitz ezberdin begiratzen.
Muga ondoan
zela pentsatzen…
Arbolen sustraiak
ez zituen ikusten.
Alta, arrapostua lur azpian zen.
Ulertu ezin zuen, tamalez…
Jacques LANNES
Arbolak ilunpean
zerua izarrik gabe.
Muga nere zangoen azpian,
ez dut ikusten.
Mugak, nere inguruan,
ez ditut nahi.
Argia ageri, eguzkiaren
iratzartzea, mugak mundu
osoan agertzen zaizkit.
Nola gainditu ditzakegu?
Zergatik mugak?
Gizakiaren sorkuntza,
bakearen etsaia.
“Mugak baztertu,
elkartasuna zabaldu”.
Gure leloa izan dadin.
Geneviève BARBACE
Baionako AEKko ikasleak
[HERRIA aldizkarian argitaratua, 2024ko uztailaren 18an]