Pantxoak gure Mintzalagunen WhatsApp taldeari afixa bat bidali zion, AEK-k antolatzen zuen Zumaiako ateraldiari buruz. Ekainaren zazpian zen. Informazio hori ikusi nuenean, asmoa nuen parte hartzeko, baina pixka bat beldur nintzen… Euskaraz egun osoan mintzatzeko gai nintzenetz neure buruari galdegin nion.
Iragan abenduaren 19an, Azkaingo Kiroletan, Gau Eskolako bigarren Pintxo Txapelketa egin genuen. Justuki, Biltzar Nagusia dinamizatzeko, lana partekatzeko, elkarrekin mintzatzeko, elkar ezagutzeko […]
Joan den agorrilean ikastaldi ederra iragan genuen Kanbon. 100 ikasle inguru elkartu ziren, 11 irakaslerekin batera, euskara ikasten hasteko edo euskara hobetzen segitzeko.