Ene filmik kuttunena: ‘Berde ederra (La belle verte)’

Film hau aspaldi sortua da, duela 30 urte. Bere zuzendariak, Coline Serreau-k, irriz ekologiari buruzko galderak egiten dizkigu.

Planeta berde batean (Berde ederra) zibilizazio bat bizi da. Dena lasaiki egiten du jendeak, dena garbia da: ura, airea, janaria… “Kantaldi isila”, beren emanaldi kuttunena antolatzen dute, kanpoan, mendian. Denei gustatzen zaie horrela egotea, isiltasuna entzutea.

Egun batez, herriak erabaki handi bat hartu du: norbaitek Lurrerat joan behar du.

Mile, emazte bat, bide hori egitearekin ados da. Tresna zonbait, telepatia eta dekonekzioko programa delakoak, hartu ditu joateko. Baina han, Lurrean, bere arazorik handiena janariarekin da. Ezin du deus jan eritu gabe. Orduan, niniekin besoan indarra atzematen du.

Biziki gustatzen zait film hau, alaia eta irringarria delakotz, eta baita ere gauzak izigarri inportanteak erraten dizkigulakotz biziari buruz.

Anita. Amikuzeko gau eskola. B1 maila

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude