Marijane Minaberri idazlearen "Joanes Zirtzil" haur antzerkia landu, egokitu eta antzeztu dugu Azkaingo Gau Eskolan. Podcast formatuan entzuten ahal duzu hemen
Ikasleen xokoa
24.KORRIKA Atharratzetik abiatuko da 2026ko martxoaren 19an eta Bilbora helduko martxoaren 29an, “Euskara gara” lelopean eta Errigora ekimena omenduko du. KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da, helburu ditu euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren eguneroko lana indartzeko dirua biltzea. Xehetasun guziak hemen.
Baionako AEKko talde batek idatzi zituen olerkiak argitaratuak izan ziren 2024ko “HATSAren POESIA” deitu olerki bilduman
Haritz Larrañaga euskara irakaslea da AEKn, baita surflaria eta idazlea ere. Xede arloko Arte Taldeak elkarrizketa egin dio, "Olatuak sutzen direnean" liburuari buruz.
Joan den agorrilean ikastaldi ederra iragan genuen Kanbon. 100 ikasle inguru elkartu ziren, 11 irakaslerekin batera, euskara ikasten hasteko edo euskara hobetzen segitzeko.
Uda ez denez denentzat hondartza edo «farniente» sinonimoa, batzuek euskara ikasteko baliatzen dute!
Egün hon oroer, Aipatüko deizüet hanitx baliatzen dügün gaüza bat. Ez da alimaleko gaüza, eta etxe orotan atzaman dirogü bat beno haboro. Izaten ahal da paperezko, plastikazko edo berinazkoa, eta edozoin kolorezkoa. Ez dakit Izturitzeko harpeetan bazenetz, eta ez bazen, nola egiten züen gabe! Xiberoan, denek aztiatü beitüzüe hankoa nizala, […]
B2-C1 mailako ikasle talde batek abiarazi du IKAS(TALO) aldizkaria, Baionako ikastaldian, joan den apirilean. Ondoko argazkian ikus daitekeen bezala, ikasleak buru-belarri aritu ziren lanean, eta aldizkari ederra osatu zuten denen artean. Orotariko testuak irakur daitezke IKAS(TALO) aldizkariaren orrialdeetan: erreportajea, argazkia, iritzi artikuluak, elkarrizketa, albisteak eta historiografia. Txalo bero bana, beraz, […]