Martin Txiki, Aragoiko eta Baskoniako jostakin neolitiko eta mitologikoa zen. Basajaunen ezagutza transmititzen omen zuen.
Musika
4 posts
Aurten Durangoko azokara joan nintzen nire lehen aldiz eta stand baten gibelean ! Duela hilabete bat nire lehen diskoa, "EKILORE", kaleratu zen, beraz oso garrantzitsua zen niretzat Durangora joatea nire proiektu berria azaltzera.
2024ko azaroaren 12an Pantxix Bidart artista hazpandarraren bisitaldia izan genuen Azkaingo Gau Eskolan. Hendaiako Nekatoenean egiten ari den “artista egonaldia” zertan den aipatu digu Pantxixek. Justuki, liburu bat idazten ari da, egungo Euskal Herria eta 1960ko hamarkadako Hazparne uztartzen dituena. Bere artista ibilbidearen berri galdetu diogu, testu batzuk irakurri eta, […]