Durangoko Azoka: Julieren bizipena

Aurten Durangoko azokara joan nintzen nire lehen aldiz eta stand baten gibelean ! 

Duela hilabete bat nire lehen diskoa, “EKILORE”, kaleratu zen, beraz oso garrantzitsua zen niretzat Durangora joatea nire proiektu berria azaltzera. 

Nire lehen eguna Durangon larunbata zen. Etxetik joan baino lehen nire autoa kargatu nuen nire diskoekin eta poltsekin. Ordu bat eta erdi bidean eman eta gero kafe bat hartu nuen lagunekin ostatu batean. Kafea edandakoan azokara joan ginen elkarrekin. 

Azokara iritsi nintzenean, nire standera joaterakoan elkarrizketa egin nuen “Naiz” irratiarekin. Emankizuna “Bigarren kafea” deitzen da. Hori irringarria zen, emankizunean parte hartu aurretik lehen kafea edan nuelako. Elkarrizketa egin bitartean nire disko berria aurkeztu nuen. Aukera bikaina izan zen nire musika ezagutarazteko eta euskara erabiltzeko. 

Elkarrizketa egin berritan nire standera joan nintzen diskoak eta poltsak saltzera. Joan den asteburuan anitz musika talde ezagutu nituen eta elkarrekin mintzatu ginen. Adibidez, hitz egin nuen Kilimak, Mirari, Mirua taldeekin. Talde horiek nola pasatzen den azoka azaldu zidaten, eta haien esperientzia Durangon kontatu zidaten. 

Egunaren amaieran, lagun bat nire standera etorri zen ni agurtzera. Garazi deitzen da eta duela urte batzuk euskara kurtsoak eman zizkidan ordenagailuz. Inoiz ez genuen elkar ikusi egiazki. Durangoko azoka aukera bikaina izan zen elkar ezagutzeko ! Argazki bat hartu genuen elkarrekin Durangoko oroitzapen bat atxikitzeko. 

Gaur egun, asteburu hau egin ondoren oso pozik eta harro naiz euskara erabili nuelako eta nire diskoak saldu nituelako. Baina egia erran biziki nekagarria izan zen, egun luzeak zirelako eta euskalki ezberdinak entzutea zaila zelako niretzat. 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude