Pello Reparazi (Zetak musika taldea) eta Edurne Azkarateri (aktorea) elkarrizketak; Durangoko 54. Azoka; Lopidan, Irrintzia... Askotariko gaiak eta albiste labur eta bitxiak 442. alean.
AEK-ko ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan. Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota bihar -abenduak 5- hasiko den Durangoko Azokan!
Durangoko Azokan eskuratuz gero... gure zozketan parte hartuko duzue. Izan ere, harpidetza egin edota ale bat erosten duteneten artean ZETAk taldearen diskoa zozkatuko dugu gure saltokian, Pello Reparazen proiektu berriaren diskoa, alegia. Reparazek berak aterako du saridunaren izena igande eguerdian, abenduaren 8an.
KIROLA eta NATURA programaren 2020ko eskaintza prest daukagu. Ekimen horren bitartez, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera gonbidatzen zaitu AEKren Praktikatu zerbitzuak. Mintzapraktika programetan antolatzen ditugun mendilagun irteerak osatzeko bi proposamen ditugu:
Bestetik, UDAKO IBILTARIAK: 2020ko udako oporrak disfrutatzeko 15 eguneko 2 ibilbide antolatu ditugu: Lehen aukera, Gorbeiako parke naturaletik irten eta Izaban amaituko dugu, uztailaren 17tik 31ra. Bigarren aukera, Arabako Oion herrian hasita kostaldeko Lekeitioraino ibilbidea, abuztuaren 1etik 15era.
Iruñean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, “Maia entzun Iruñea euskaldun!” lelopean, prentsaurreko jendetsuan parte hartzera dei egin du euskalgintzak. Hitzordua bihar (azaroak 22) izango da, 12:30ean Iruñeko Udal plazan. Ordu berean, hiriko Udalbatza bilduko da, Navarra Sumak 1997ko ordenantza baino atzerakoiagoa izanen den euskararen ordenantza berria eztabaidatu eta bozkatzeko.
Euskaraz bizi nahi dut kamisetakin eta ikurrekin bertaratzeko eskatu du euskalgintzak.
Euskaraz bizi nahi dugulako bihar Iruñean izanen gara!!
441. alean, hainbat gai jorratu dute testigantza, erreportaje eta albiste laburretan: Errigoraren urrats berriak; Gasteizko Kafe Antzokia; Bilboko Arte Liburuen Azoka, BALA; zumakea, Lizarrako ondare...
Gaurtik aurrera, AEK-ko ikasleek esku artean izango dute. Izan ere, AIZU! aldizkaria doan jasotzea AEK-ko ikaslea izateak daukan abantailetako bat da. Etxean jaso nahi duenak harpidetza egin dezake.
On egin!
Kazetaritza saria eta Komunikazio saria emango dituzte aurten, azaroaren 28an, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian zortzi finalista izango dira aurten, lehen aldiz. Bi sari nagusi emango dira:: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Bi sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak, eta saridunak nortzuk diren azaroaren 28an jakingo da,.
Komunikazio saria eskuratzeko finalisten artean dago 21. KORRIKAren komunikazio kanpaina, horrekin batera, Ttap aldizkari digitala, 'Egunean behin' jokoa, eta Oier Aranzabalek Zuzeu aldizkarian argitaratzen duen 'Barruan gaude' podcasta.
Materiala hemen eskuragarri dago.
Eskolaz kanpo ere, euskara praktikatu eta euskaraz bizi!
Nafarroako hegoaldeko produktuen gosea Euskal Herriko txoko guztietara hedatzen ari da, eta gero eta gehiagok egiten dugu bat gose hori asetzeko Errigora ekimenarekin. Hala, aliantza zein harreman berriak sortzen ari dira eta, euskararen normalizazioan aurrera egite aldera, laster barru euskaraz ikusiko ditugu ekoizleen webguneak. Horietako zenbait AEK-Kulturgintza Itzulpen Zerbitzuak ekarriko ditu euskarara; ondokoenak, kasu: María Jesús Kontserbak, Escolar Kontserbak, Olioaren Etxea eta Nuestra Señora del Rosario Upategiak.
Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren Guztiok izan beharko genuke feminista saiakera euskaraz argitaratu du Hik Hasi egitasmo pedagokikoak. Lana Euskal Herriko ikastetxe guztietara zabaltzea dute helburu. Hori bai, edozeinen eskura dago sarean doan.
Plazara Goaz euskara elkarteak sustatu du itzulpena eta Euskaratuk, AEKren Itzulpengintza eta Zuzenketa zerbitzuak, itzuli du. Lorea Agirreren hitzaurrea dauka.
Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin elkarlanean.
Amurrioko Udalak eta bertako INDUSTRIA AUXILIAR ALAVESA SAU (Mubea-Inauxa) eta Amufer enpresek euskararen erabileraren normalizaziorako hitzarmena sinatu dute Ahize-AEKrekin. Proiektua bost hilabetez luzatuko da.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt