24.Korrika Laguntzaileak 24.Korrika Laguntzaileak

Berriak (93)

Print Friendly, PDF & Email
20
Feb

AEKk parte hartu du Justizia Sozialaren Mundu Eguneko Gasteizeko gaurko agerraldian

Gaur, otsailaren 20a, Justizia Sozialaren Mundu Eguna da. Horren harira, Gasteizeko Izaskun Arrue Zentroan agerraldi bat egin dute hainbat eragilek; horien artean, AEKk. Erakundearen ordezkariak Nazio Kontseiluko kide Aize Otaño eta Gazteizko AEKko Josu Ramos, Ane Aristi eta Maddalen Zugasti izan dira.

Egun, eskuin muturrak eta ideologia kontserbadoreek gero eta itoago dute justizia sozialaren kontzeptua. Horren aurrean, gaurko agerraldian bildutako eragileek proposatu dute “euskal herritar guztiok botere ekonomiko globalen eta tokikoen aurrean ahots kolektibo eta antolatu bat osatzea”.

Horretaz gain, hizkuntza minorizatuen zapalketa ere egon da agerraldian aipatutako aferen artean, eta “arazo transbertsal hau erdigunean kokatzea” ere eskatu da.

15 eragile baino gehiagok sinatu dute adierazpena. Hemen irakur daiteke.

Print Friendly, PDF & Email
06
Feb

Aureli Argemí 2026 Saria jaso du AEKk

Aureli Argemí saria Gutxiengo Etniko eta Nazioentzako Escarré Nazioarteko Zentroak (CIEMEN) ematen du, hiru kategoria hauetan: Elkartasunari saria (pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borrokan nabarmendu diren pertsonak edo erakundeak aitortzeko), Herrien Eskubideen aldeko saria (herri eta nazio gutxituen eskubide kolektiboen aldeko lanari aitortza egiteko), eta Hizkuntza Eskubideen Aureli Argemí Saria, hizkuntza-eskubideen defentsan, hizkuntza gutxituen alde eta hizkuntza-aniztasuna sustatzen nabarmendu diren erakundeak aitortzeko. Azken hori da, hain zuzen ere, gaur AEKk jasoko duen saria.

Gainontzeko saridunak Sousan Tayseer Abdel Salam ekintzaile palestinarra, eta ACAPS (Asociación Catalana de Amistad con el Pueblo Saharaui elkartea) izan dira.

Sari-emate ekitaldia 19:00etan izan da Bartzelonako Ateneoan. Saria bertatik bertara jasotzera joan dira Lurdes Etxezarreta Artabe eta Maialen Begiristain Grado, AEKren Nazio Kontseiluko kideak.

Eskerrik asko, CIEMEN. Moltes gràcies!

saria web

Print Friendly, PDF & Email
06
Feb

EUSKARAZ KOOP. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia

EUSKARAZ KOOP. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia

Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.

DEIALDIA

Eguna 2026eko martxoaren 14a

Tokia: ALTSASUko Kultur Etxeko ARETO NAGUSIan

Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.

Bigarren deialdia: 10:00etan

GAI ZERRENDA

Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.

Bigarrena.- 2024-2025 ekitaldiko Kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa-txostena aztertzea, eta, hala balegokio, onartzea.

Hirugarrena.- 2024-2025 ekitaldiko emaitzak banatzea.

Laugarrena.- 2025-2026 ekitaldirako aurrekontu ekonomikoa aurkeztea.

Bosgarrena.- Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa.

Seigarrena.- Gure egunerokoarekin lotutako zenbait gairen aurkezpena eta eztabaida (Harrera, Jazarpen protokolaren aurkezpena...).

Zazpigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.

Zortzigarrena.- Galde-eskeak.

OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.

Lehendakaria

Lurdes Etxezarreta Artabe.

Bilbon, 2026ko otsailaren 6an.

Print Friendly, PDF & Email
14
Jan

Rikardo Arregiren gutunak, 60 urte

gutuna2026

Gaur betetzen dira 60 urte Rikardo Arregik gutuna bidali ziola Euskaltzaindiari Alfabetatze Batzordea sortu eta alfabetatze-kanpaina antola zezan eskatzen. 1966aren urtarrilaren 14an izan zen. Honaino ekarri gaituen mugimendu haren guztiaren hastapena Rikardo Arregik Euskaltzaindira alfabetatze-taldeak sor ditzan eskatzeko bidali zuen gutun horretan dago.

Hori jo daiteke Alfabetatze Kanpainaren, eta beraz, Alfabetatze Mugimenduaren abiapuntutzat lehenik, eta Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundearen eta AEKren abiapuntutzat gero. Izena ere AEKri hortik datorkio: Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea. AEK bera, modu ofizialean, 1976an eratu zen.

0009603

Aurten beteko dira, beraz, 50 urte. Eta lanean jarraitzen dugu, gure sorrera bultzatu zuten printzipioei tinko eusten, Euskal Herria guztiz berreuskaldundu arte.

Print Friendly, PDF & Email
18
Dec

Abenduak 18, Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna

Gaur, abenduak 18, Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna da. AEKn azpimarratu nahi dugu guztiok garela ezinbesteko. 24.KORRIKAren mezuak dioen moduan “pertsona bakoitzak du balioa; hiztun bakoitzak, garrantzia. Euskaltegian izena eman dugunok, euskara lehen hizkuntza dugunok, kanpotik etorri garenok, euskaraz, Euskal Herrian, ikasi eta bizi nahi dugunok... Guztiok herri bat gara. Euskara gara".

Gizarte gero eta indibidualistago, gero eta globalizatuago, gero eta homogeneizatzaileago honetan, Korrika alaitasuna da, aniztasuna da, elkarlana da, herria da... Korrika herri nahia da, anbizioa, ilusioa, zoriontasuna. Korrika zerbait kolektiboa da, kohesionatzailea. Herri baten irudikapena da, garenaren eta izan nahi dugunaren arteko isla. Korrika aukera bat da, herri justuagoa, berdinzaleagoa, euskaldunagoa irudikatzeko aukera bat da. Korrika beste hizkuntza gutxiagotuen alde egiteko aukera bat da, zapalkuntzak salatzeko eta zapalduak erdigunera ekartzeko aukera bat. Mundu oso bat kabitzen da gure herrian, Korrikan, eta AEKn.

AEKren xedea da Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso ikasi eta bizi ahal izatea, baina eskoletan euskara irakasteaz gain, gehiago ere egiten da: euskaltegia ikasle askoren babes-esparrua da, eta euskal kultura ardatz, kultur transmisioan eragiten du AEKk, ikasle askoren integraziorako bidea gara eta herri kohesioan eragiten du.

Doakotasuna
Herritar guztiek euskara doan ikasteko aukera aldarrikatzen du AEKk, bertokoek eta kanpotik datozenek aukera berberak izatea, alegia. Instituzio publikoek ematen dituzte dirulaguntzak, eta sistema horrek, tamalez, pertsona batzuk at uzten ditu beren egoera politiko-judiziala dela-eta. Horiek horrela, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten dizuegu. Zeuok zarete eskubideen bideratzaile, bermatzaile, eta eredu izatea dagokizue. Unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko, inor kanpoan utzi gabe.

AEK berdintasuna da, zaintza, aniztasuna... AEK arnasa hartzeko lekua da, zabalik dago herritar guztiak euskalduntzeko. Ongi etorri euskarara, zeuri esker ere, EUSKARA GARA!

Print Friendly, PDF & Email
05
Dec

AIZU! eraberritua aurkeztu dute Durangoko Azokan

Gaur, abenduak 5, Azokako Areto Nagusian egindako aurkezpenean, AIZU! aldizkari eraberritua erakutsi dute jendaurrean AIZU! eta AEKko kideek, berrikuntzak nola baliatu modu praktikoan azalduta

Maialen Begiristain, AEKko Nazio Kontseiluko kideak; Eñaut Mitxelena, AIZU!ko koordinatzaileak; Maialen Otegi, AEKko Irakaskuntza Zerbitzuko arduradunak; eta Estitxu Nieva, AEKko Didaktika Saileko kide eta AIZU!ko ariketen egileak parte hartu dute ekitaldian. Azken horrek bertatik bertara aletu ditu aldizkariko berrikuntza nagusiak, batez ere, euskara ikasleek erabil ditzaketen baliabideak aldizkaria modu praktikoan baliatzeko: testu mailakatuak, aldizkariko edukietan oinarritutako online ariketak eta ikasleentzako eta irakasleentzako gida praktikoak.

Bertaratu direnek Areto Nagusiko pantaila handian ikusi ahal izan dituzte berrikuntza eta baliabide horiek guztiak, esku artean aldizkariaren azken zenbakia, 502.a, zutela. Aldizkariko koordinatzaile Eñaut Mitxelenak azpimarratu duenez, hedabide izaerari eutsita, tresna erabilgarriagoa bihurtu da aldizkaria: “Euskaltzaindiaren baimenarekin, lizentzia hartuta: hedabideago eta tresnago bihurtu dugu”.

Jarraian Maialen Otegik hartu du hitza, eta gogorarazi du euskara eroso bizitzea dela AEKren helburua: “Horretarako, ikasleei begirako hiru helburu ditugu. Batetik, euskaraz eroso bizitzeko gaitasuna eskuratzea; bestetik, ikasteko autonomia garatzea; eta, azkenik, normalizazioan eragitea. AIZU!k bete-betean erantzuten die helburu horiei”. Izan ere, Otegik nabarmendu duenez, euskaraz eta ikasleei begira sortutako aldizkari batek normalizazioan eragin handia du. Bere hitzetan, “kultur ekosistema bat erakusten die askori, mundu guztiz ezezagun bat. Euskal kulturarako leihoa da irakurle askorentzat, lehen aldiz zabaltzen zaien leihoa”.

Era berean, hedabideen estrategikotasuna ekarri du gogora, AIZU!ren ekarpena goraipatuta: “Hartzaile berriak hezten ditu, eta erabiltzaileak bultzatzen ditu euskarazko hedabide gehiago ezagutu eta kontsumitzera. AIZU! irakurri eta erabiltzeak beste hedabideetarako zubia eraikitzen die euskara ikasleei”.

Hain zuzen ere, Maialen Begiristain, ekitaldiaren hasieran, hedabideen garrantziaz mintzatu da: “Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan aurrera egiteko, euskarazko hedabideak euskal kulturaren erakusleiho izan beharko dira. Eginkizun hori bermatzeko baliabide eta tresnak eskura izan beharko dituzte. Azken batean, hedabideak tresna estrategikoak direlako kulturaren transmisiorako, euskararen ezagutzan sakontzeko eta euskararen erabilera orokorrerako”. Horrela, AEKk AIZU! aldizkariaren aldeko apustu sendoa egin duela berretsi du: “Zalantzarik ez dugu zein ekarpen egiten duen euskararen normalizazioan eta biziberritzean”.

Data eta lekuaren hautaketa ez da hutsala izan. Izan ere, AIZU! aldizkariaren 0 zenbakia Durangoko Azokan aurkeztu zen, 1981ean. Ibilbide luze honetan 501 zenbaki argitaratuta helduko da aurtengo ediziora, orduko xedea inoiz ahaztu gabe: euskalduntze prozesuan bidelagun izatea euskara ikasten dabilen ororentzat. Beste jauzi bat emango du orain: paperezko aldizkariak formatua eta itxura aldatzeaz gain, irakurleek eta euskara irakasleek eskuragarri izango dituzte AEKko didaktikariek prestatutako atazak eta lanketak.

Berrikuntzak
Aldizkariak berrikuntza nabarmenak dakartza. Horiei esker, alor digitala eta didaktikoa indartuta, paperezko euskarriaren eta euskarri digitalaren arteko osagarritasuna sendotu da. Paperezko euskarriaren tamaina txikiagotuta, erabilgarriagoa bihurtu da. Erabilgarritasuna, gainera, edukietan ere handitu da. Izan ere, euskara ikasten ari direnen aldizkaria izaki, arlo didaktikoan berritu da bereziki: testu batzuetan ageri den QRa klikatuta, AEKko Didaktika Sailak prestatutako atazak ageri dira, online egin daitezkeenak. Paperezko aldizkaritik zein webgunetik irits daitezke irakurleak ariketa horietara, eta sarbide irekia izango dute abendu osoan zehar, euskara ikasteko prozesuan dabilen orok ezagutu eta proba dezan (aurrerantzean, sarbide hori aldizkariaren harpidedunei eta erosleei mugatuko zaie). Ikusi ariketak hemen

Horiez gain, badira beste hainbat eduki ere: elkarrizketa nagusia ETS taldeko Iñigo Etxezarretarekin, Patricia Martin harri jasotzaile galiziarra Arin-arin atalean, Durangoko Azokari buruzko erreportajea, Zokomiran ataleko albiste laburrak, kultur arloko berriak... Guztiak, hizkuntza gaitasunaren arabera mailakatuak, hori baita berrikuntzetako beste bat.

Horrela, AIZU!k beste urrats bat eman du euskara ikasten ari direnen aldizkari izateko helburuan sakontzeko. Haatik, online ipiniko diren ariketak ez dira AIZU! erabiltzeko modu bakarra; izan ere, aldizkaria euskara ikasteko prozesuan nola baliatu azaltzeko, bi gida didaktiko jarri dira erabiltzaileen esku www.aizu.eus webgunean. Bata euskara ikasleei bideratua dago; eta, bestea, irakasleei. AEKko Didaktika Sailak prestaturiko gida horietan aldizkaria zelan baliatu azaltzen da modu erraz eta ulerterrazean.

Print Friendly, PDF & Email
25
Nov

AZAROAK 25: Indarkeria matxisten aurkako nazioarteko eguna

Emakume*: Sexu-genero sistemak markatzen duen binomioaz gaindi, bizipen, ibilbide, ahalmen eta identitate anitzak biltzen dituen kontzeptua (bollerak, trans, ez-bitarrak…). Gure egungo errealitatean politikoki eragiteko baliagarritzat dugu.

AZAROAK 25: Indarkeria matxisten aurkako nazioarteko eguna

AEKko Berdintasun Batzordea Euskal Herriko Mugimendu Feministaren irakurketan oinarritu da honako testu hau idazteko:

Hasteko, gogorarazi nahi dizuegu iazko azaroaren 25etik sei emakume* hil dituztela, eta gure babesa eskaini nahi diegu haien senide eta lagunei. Bestalde, biolentziaz ari garen egun honetan, ezin Palestina aipatu gabe utzi. Doakie hango lagunei gure besarkadarik beroena.

Guztiok dakigu egungo egoera ez dela batere samurra eta, gainera, feminismoak aurrerapausoak ematen dituen heinean, erantzunak eta erresistentziak gordintzen ari direla. Faxismoa eta ultraeskuina indartzen ari dira, bai, baina baita geure artean ere: Zenbat aldiz azaldu behar du emakume* batek erasoren bat jasan duela? Zergatik da hain zaila egiturazko matxismo hau baztertzea? Emakumeon* rolak eta lanak zalantzan jartzea, ezer ez egitea, oztopatzea, balioa kentzea... Jokabide horiek geure artean, eta, noski, AEKn ere, badaude; zehazki, nahi eta behar baino gizon gehiagok dituzte. Eta hor dago arazoa. Benetan berdintasunean eta parekidetasunean sinesten badugu, benetan helburu horiek lortu nahi baditugu, denoi dagokigu erantzukizuna hartzea eta, batez ere, gizonei, euren pribilegioei uko egitea, espazioa ez hartzea, bidaide edo aliatu izatea, jokaera baztertzaileei uko egitea...

Hain zuzen, orain ari dira abortatzera zihoazen emakumeak jazartzeagatik zenbait pertsona epaitzen. Ikusi beharko da hainbeste izerdirekin lortutako eskubideak babesteko interesik badagoen ala ez.

Aipaturiko guztiaren aurrean, erresistentzia feministarako deia egiten dugu. Segi dezagun antolatzen eta kaleak hartzen, segi dezagun autodefentsa feminista aldarrikatzen eta gauzatzen; kaleetan, etxeetan, lantokietan, jai guneetan… Erantzun diezaiegun indarkeria sostengatzen duten konplizitate sareei, horien aurka borrokatzen duten konplizitate sare feministekin.

KONPLIZITATE SAREEN AURREAN, ERRESISTENTZIA FEMINISTA.

Print Friendly, PDF & Email
10
Sep

AEK, anfitrioia HABEren matrikulazio-kanpainako aurkezpen nagusian

AEK anfitrioi izan da 2025-2026 ikasturterako HABEren matrikulazio-kanpainaren aurkezpen nagusian gaur, irailak 10, Donostiako Antiguako AEK euskaltegian egindako agerraldian.

Amaia Irastorza Ezkurdiak, Donostiako AEKko zuzendariak, hitz egin du gure kooperatibaren izenean; “Euskara eroso ikasi eta bizi” gure kanpainari hainbat keinu egiteaz gain, «euskal herritar denek euskaraz jakiteko eta erabiltzeko duten eskubidea» azpimarratu du. Horretarako, Irastorzaren esanetan, «ezinbestekoa da gure instituzioen parte-hartzea eta erabateko sostengua, euskara jakiteko premia zabaltzeko, batetik, eta euskara ikastea irisgarria eta doakoa izateko, bestetik».

Agerpenean, HABEren izenean, Aitor Aldasoro Iturbe Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hitz egin du. Bestalde, Claire Tonnelé eta Daniel Garcia euskara-ikasleek ere hartu dute parte.

Print Friendly, PDF & Email
29
Aug

Nafar guztiei «euskaraz biziko den Nafarroan» parte izateko deia zabaldu diegu gaur Iruñean

Gaur, abuztuak 29, «euskaraz biziko den Nafarroa parte izateko deia zabaldu diegu nafar guztiei Iruñean, Nafarroako Jauregian, Euskarabideak euskaltegiekin batera antolatutako prentsa-agerpenean.

AEKren izenean hitz egin du Beatriz Buldain Etxarrik, Nafarroako koordinatzaileak; eta ikasturte berriari «gogotsu ekiteko prest gaudela» aipatzeaz gain, egun Nafarroan euskaraz ikasteko «aitzakiarik ez dagoela» ere azpimarratu du. Izan ere, Nafarroako Gobernuak matrikulak finantzatuko ditu (hainbat kasutan, horien %100), aldez aurretik ezarritako baldintzak betetzen badira.

Buldainen esanetan, «bada garaia guztion artean bestelako Nafarroa bat eraikitzeko, elkarbizitzaren Nafarroa, eta horretan ere zu behar zaitugu»; eta, horretarako, “bizitokitik edo lantokitik gertu duzun euskaltegira jotzera animatzen zaitugu».

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Euskarabidearen zuzendari Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea Ana Ollo eta Nafarroako AEKren koordinatzaile Beatriz Buldain.

Print Friendly, PDF & Email
27
Jun

Esaera Zaharren Txapelketaren arduradunak, pregoilari

Esaera Zaharren Txapelketaren antolatzaileek irakurri dute Sopelako jaien pregoia. 

Jaiak atzo hasi ziren, eta Bego Rodriguez, Oihana Carrasson, Patxi Garcia, Maddalen Markaida eta Aitor Fernández de Martikorenak izan zuten herriko jaiei hasiera emateko ohorea, pregoia irakurrita. Izan ere, 30 urte bete dira aurtengo apirilean txapelketa lehenengoz antolatu zenetik. Txupina, berriz, Breaking Katxi kuadrillak bota du. 

Eskerrik asko Sopelako Udalari aitortzagatik, eta zorionak, Bego, Patxi, Oihana, Maddalen eta Aitor!

Gora Sopelako jaiak! Biba Esaera Zaharren Txapelketa! 

Mezua bidali This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.